Bloga

Partidu Oso Gogorra Infantil Txiki-ren Estrenaldian (Ostadar SKT 2-52 Zast)

Lehenengo partidua infantil txiki- rentzat Mialen Chorraut kiroldegian , etxean jolastu zuten ZAST 2005 ORIO TXIKI taldearen aurka. Partidua urriaren 8 an goizeko 11:00h jolastu zen.

Partidu osoan zehar ZAST 2005 ORIO TXIKI izan zen protagonista, OSTADAR S.K.T -B- ko neskek ezin izan zioten aurre egin lehenego minututik, kontuan hartuta lehenengo partidua zela eta aste gutxi entrenatuta zeudela eta gehienak jolasten zuten lehenengo partidua zela, nola jolastu ideiarik ez zutela. Lehenengo laurdenean 0 – 20 ko partziala egin zuten, ez ziren kanastarik sartzeko gai izan.

Bigarren laurdena lehenengoaren antzekoa izan zen, ZAST 2005 ORIO TXIKI – koak presioa egiten jarraitu zuten kanasta sartzen zuten bakoitzean, horren ondorioz OSTADAR S.K.T -B- oso galduta ibili zen kanasta bat sartzea lortu zuten arren. Deskansuan 2 – 44 geratu ziren markagailuan-

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, ZAST 2005 ORIO TXIKI nagusi, azkenean 52 puntura iristean akta itxi zen.

Amaieran 2 –  52 bukatu zuten, lasartearrak etsita amaitu zuten partidua.

Bostekoa: Erika Santano (8), Amaiur Izagirre (14), Maitane Eizmendi (5), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Uxue Centeno (15), Ainara Otaño (12) eta Angel Jacobs (11).

Partzialak: 0 – 20  2 – 24 0 – 8  –

Faltak: 7/7

Tiros libres: 2/2