Bloga

Partidu Txarra eta Merezi Gabeko Garaipena Senior Neskentzat (42-39)

Ligako 9. partidua Senior Neskentzat. Aurreko astean zubia izan ondoren, Oiarso taldearen aurka jolastu zuten senior neskek. Errenteriarrak talde beteranoa dira, erritmo motelean jokatzen duena eta partiduak lasai eta puntu gutxira jokatzea gustatzen zaiona: gure kontrakoa.

Hasieratik ikusi zen ez zela gure eguna. Lehen 8 minutuetan saskiratze bakarra lortu genuen, ez genuen lortzen gure ohiko erritmo bizia jartzea partiduan eta tiroak ez ziren sartzen. Laurdeneko azken bi minutuetan erreakzionatu genuen eta 10-6 amaitu zen lehen laurdena.

Hala ere, bigarren laurdenean gauzek ez zuten hobetzen. Taldeko 11 jokalariek izan zuten aukera partiduko lehen 20 minutuetan, baina bazirudien ez zela inoren eguna. Korrika gutxi, uztai azpian akats asko eta hiruko jaurtiketetan ezin. Eskerrak defentsa nahiko egokia zen eta Oiarsoarrek saskiratze errazak lortzea ez genuen baimentzen. Atsedenaldira 22-21 markagailuan.

Hirugarren laurdenean jokoa hobetu genuen, abantailak lortzen hasi ginen eta markagailua apurtu genezakeela zirudien. Baina 26. minututik aurrera erabateko “apagoia” iritsi zen. 8 minutu saskiratzerik lortu gabe, 11 minutuan soilik 3 puntu lortu genituen (hiruko bat) eta 3-11ko partziala Oiarsoren alde.

Urteko bigarren porrota iritsiko zela bazirudien ere, azken minutuan buruarekin jokatzen ere badakigula erakutsi genuen. Kanpoko taldea bonusean zegoela aprobetxatuta faltak fortzatu genituen eta azken minutuan izan genituen 6 tiro libreak sakiratu eta garaipena poltsikora. Azken 3 minutuetan Oiarsoko taldeak ez zuen punturik lortu eta azken segundoan ahalegindutako hirukoa huts egin ondoren, partidua guretzat.

Urteko partidurik txarrena, inork ez zeukan eguna, 42 puntu soilik saskiratuta eta partiduko 19 minutuan soilik 6 puntu lortuta… eta hala ere, garaipena. Horrelako garaipenak dira urte bukaeran baloratzen direnak, nahiz eta larunbatean inor ez zen partidutik kontentu atera. Igandean Luberriren kontra jokatuko dugu, Oiarsoren moduko talde beteranoa eta aurreko urtean 3 partiduak irabazi zizkiguna. Ea partidu hobea egiten dugun!!

Partzialak: 10-6/ 12-15/ 11-11/ 9-7

TL: 12/18

Leire Belartieta -, Leire Beldarrain 3, Alicia Jimenez 8, Itxaso Mercero 9, Uxue Anabitarte 6,

Haizea del Olmo 2, Yaiza Navarro 6, Laura Gutierrez 7, Uxue Rodriguez -, Paula Ugarte 1,

Haizea Furundarena