Partidu Zaila eta Txarra Errendimenduko Junior Neskeentzat (Oiarso 48-37 Ostadar SKT)
Partidu gogorra larunbatekoa, Oiarsoren aurka, liderra eta partidu guztiak irabazita iristen zena. Estatura handiko taldea, erritmo motelean eta puntu gutxitara jolasten duena, defentsa oso gogorrarekin. Aurreko urtetik ezagunak ditugu eta bagenekien partiduan beste zerbait plantetau behar genuela, baina ezin izan genuen. Don Boscoko zelaiaz, bertako guraso eta publiko “hooligan”-aren inguruan eta Madinazkoitia “epaileaz” ez dugu hitz egingo…
Badakigu Leire guztiz errekuperatu arte 9 jokalarirekin gaudela, baina Miriamek bere arazoekin jarraitu zuen beroketan eta hortaz, 8 jokalari bakarrik geneuzkan jolasteko prest. Lehen laurdenean, nagusi izan zen Errenteriako taldea uztai azpian eta kanasta errazak lortu zituzten. Hala ere, urrutiko juartiketei eta penetrazoei esker, saskiratzeak lortzen genituen eta laurden amaierara 18-13 atzetik heldu ginen.
Bigarren laurdenean jokoa itxusitu egin zen. Defentsak ziren nagusi eta 3-4 puntu atzetik ginen laurden osoan zehar. Azken jokaldian Oiarsokoek hiruko bat lortu zuten eta 6 puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira 27-21.
Hirugarren laurden hasieran, June lesionatu egin zen (partiduko notizi txarrena, espero dugu gehiegi ez izatea), Aitanek 4. Falta egin zuen eta 6 jokalarirekin ahal genuena egiten saiatu ginen. Nekea igartzen hasi zen eta 13 puntuko aldea lortu zuten 38-25. Ez genuen lortzen abantailarik erasoan eta jaurtiketa onak lortzean huts egiten genituen. Laurden amaieran 40-29.
Azken laurdenean zonakako defentsan jarri ginen, eta 10 puntura gerturatzea lortu genuen 3. Minutuan 44-34. Markagailua ez zen aldatu hurrengo 6 minututan. Oiarsoko taldeak ez zuen lortzen gure defentsa itxia erasotzea, baina guk ere ez genuen saskiratzerik lortzen. Taldea oso nekatua zegoen eta nahiz eta aukera asko izan markagailuan gerturatzeko, bat bra ere ez zen sartu. Amaieran 48-37.
Hurrengo astean, Easo Zelaitxikiren aurka jolasten dugu. Azkenak doaz, partidu guztiak galduta… baina ezin dugu erlaxatu. Asko borrokatu beharko dugu 3. Garaipena lortzeko!
Partzialak: 18-13/ 9-8/ 13-8/ 8-8
Leire Belartieta 8, June Eizmendi -, Aitane Martin -, Larraitz Izagirre 3, Uxue Balerdi 8
Paula Ugarte 8, Marta Escudero 9, Paloma Mecerreyes 1