Bloga

PATXI CASTRORI OMENALDIA

Jada urtebete Patxi Castro joan zitzaigula. Horregatik, datorren larunbatean, azaroaren 6an, omenaldi xume bat egingo diogu Michelingo futbol-zelaian, Ostadar-Billabona preferenteko partida hasi baino lehen, 17:20 inguru. Patxi Ostadarreko Futbol ataleko zuzendaritzan 15 urtez aritzeaz gain, 30 urtetik gora eman ditu klubeko ekitaldi eta jarduera desberdinetan laguntzen, pala txapelketa zala, krosa zala. Klubaren dinamikatik at ere, gure udalerriko hainbat jardueretako kolaboratzea izan da (Santa Ana pala txapelketa, herri bazkariak, bakailu txapelketak…). Bai klubok, baita  herriak ere, horrelako jarrera duten pertsonak behar ditugu, ekimenak aurrera atera ahal izateko. Patxikito gure leloaren adierazgarri da, “herriarekin eta herriarentzat”.