Bloga

Porrota Errendimenduko A2 Junior Nesketan Bere Estrenaldian

Aste bukaera honetan Ostadarrek denboraldiko lehen partida jokatu du Easoren aurka. Partida zaila espero zen BentaBerriko kiroldegian.

Bidai luze eta zail bat hasi da ibiltzen Iraitz Rodriguez eta Gaizka Urreiztiren taldea beraien errendimenduko lehen urtean eta partida hau izan da bidaiari hasiera eman diona. Partida ez zen ondo hasi ostadarreko neskentzat, baloiak galtzen, kanasta azpian egonik huts egiten. Jokaldi onak kanasta batean bukatzea falta zitzaien. Horregatin lehenengo laurdena galdu zuten markagailua 19-6 utzirik.

Bigarren laurdena aldaketa handiak izan zituen. Lasarteko neskak entrenatzailearen laguntzarekin, Easoko defentsaren ahultasunak ikusten eta zonan defenditzen, 8-0ko partzial bat lortu zuten laurdena bukatzeko bost minutura. Baina ez zen nahika izan Easoko neskak geldiarazteko, indarrez bueltatu ziren donostiarrak eta 36-24 bukatu zuten bigarren laurdena.

Bigarren zatia lehen laurdenaren antzera hasi zen, Easoko neskak Ostadarrekoen defentsa errez puskatu zuten eta bi puntu lortzea ez zen zail. Lasartearren zonaren aurka ondo atakatzen jarraitu zuten eta defentsaren despiste bat bi puntutan bihurtzen ziren.

Laugarren laurdenean intentsitatea pixkanaka desagertzen hasi zen eta emaitza begi bistakoa zen. Kanasta errezak kale egiten, jaurtiketa libreak huts egiten, kontraerasoak galdutako baloietan bihurtzen ziren. Eraginez partidua 76-47 bukatu zen.

Lehen porrota izan da hau errendimenduko neskentzat. Hurrengo jaurdunaldia Atletico San Sebastianeko nesken aurka izango da azaroaren 23an Lasarteko Kiroldegian.

5 Maria Zulaika

6 Haizea Furundarena

8 Uxue Ariztimuño

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez

11 Maria Alberdi

12 Uxue Anabitarte

13 Garazi Otxandorena

15 Oihana Fu Otaegi

16 Nerea Calvo