Bloga

Porrota partidu On batean Infantil Txiki Neskentzat (26-40)

Bosgarren partidua infantil txiki- rentzat Maialen Chorraut kiroldegian, etxean jolastu zuten EASO 04 – 05 Jesuitak- en aurka.  Partidua azaroaren 12 an goizeko 9:30h jolastu zen.

Ekipo honen kontra bigarren partidua jolastu genuen, beraz bueltako partidua zen. Oraingo honetan askoz ere hobeto jolastu zuten ostadarreko neskak eta aurkariei partidu zaila jartzea lortu zuten. Lehenengo laurdenean 5 – 8 ko partziala egin zuten, nahiz eta kanasta gutxi sartu aurkariengandik gertu ibiltzea lortu zuten.

Bigarren laurdenean aurrekoaren berdintsu ibili ziren baina eduki zuten akats handienetako bat baloia eskutik erraz kentzen zietela izan zen.     8 – 13 ko partziala egin zuten, deskantsuan 13 – 21.

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, ostadarreko neskak gogo handiarekin atera ziren irabazteko esperantzarekin. Partzial oso ona egin ondoren 8 – 8 amaitu zuten.

Amaierako emaitza 26 – 40 koa izan zen. Orokorrean hobekuntzak nabaritu ziren baina lanean jarraitu behar da eta egin ziren akatsak zuzendu.

Erika Santano (8), Amaiur Izagirre (14), Oihane Martinez (16), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Maitane Eizmendi (5), Ainara Otaño (12),  Mailen Mantecón (10) eta Angel Jacobs (11).

Parciales: 5 – 8  8 – 13  8 – 8  5 – 11

Faltas: 13/9

Tiros libres: 2/6

Hurrengo astean beste aukera bat izango dugu ZAST 2005 TXIKI ZKE – ren aurka Zarautzeko La Salle ikastetxean azaroaren 18an , larunbata,  goizeko 10:30h.