Bloga

Porrota puntu batengatik, Kadete Partizipazioa Neskak (35-34)

2. FASEA 1º JARDUNALDIA 2020 / URTARRILA / 11
KADETE PARTIZIPAZIOA NESKAK ANTIGUA LUBERRI IKASTETXEA (DONOSTI)
LARUNBATA 10:30 ANTIGUA LUBERRI K.E. – OSTADAR S..K.T -B-

Bigarren faseari hasiera ematen dio Kadete Partizipazioko Neskak, arerioa Antigua Luberri K.E. Partidua Urtarrilaren 11 larunbata, Antigua Luberri ikastetxean jolastuko zen goizeko 10:30tan Donostin antigua auzoan.

Lehenengo laurdena hasi eta argi ikusi zen etxeko taldea agintzen zuela, egoera zaila zeukan Ostadar S.K.T taldeak. Antigua Luberri K.E. taldeak berriz etekin ona ateratzen ari zen, 6-0 eta 7-0ko patzialei esker abantaia hartu zuen markagailuan. Lasarteko neskak berriz ez zuten ainbeste saskiratzen, lehenego laurdenaren amaieran Antigua Luberri K.E. 17-8 Ostadar S.K.T.

Bigarren laurdenean agintea Donostiko neskak ari ziren berriro ere menpezeratzen, batez ere kanastaren azpian, erreboteak hartzen zituzten, eta horri esker pauso bat aurrerago juan ziren. Ostadar S.K.T taldeak berriro ere 8 puntu soilik sartu zituen laurdenean, eta naiz eta beste taldeak 11 puntu sartu berriro ere irabazi zituzten laurdena, bigarren laurdena Antigua Luberri K.E. 28-16 Ostadar S.K.T.

Deskantsu ondoren indarrak atera zituzten Lasarte-Oriako neskak eta azkenen laurdena irabazteko gai ziren, naiz eta soilik 4-6 izan. Antigua Luberri K.E. taldeak beheraka haundia egin zuen solik 4 puntu sartzean. 10 minuturen faltan 10 puntuko diferentzia zegoen soilik zelaian. Markagailuan Antigua Luberri K.E. 32-22 Ostadar S.K.T.

Azken laurdena izan zen korapilotsuena, Ostadar S.K.T garaipena nahi zuen eta ikusten zuen lortu zezakela, pixkana pixkana hurbiltzen hasi zen 8 puntutara, 6 puntutara, 3 puntutata… Antigua Luberri K.E. taldea soilik 3 puntu sartzeko gai izan zen laurden honetan. 2 minutu faltan puntu batera jartzea lortu zuten. Bi taldeak eraso zuten eta tiro libreak ateratzea lortu zuten, Antigua Luberri K.E. bat saskiratu zuen 2 puntu behera, Ostadar S.K.T taldeak baita ere bakarra sartu zuen puntu 1 behera. Antigua Luberri K.E. 35-34 Ostadar S.K.T.

Laura Perez entrenatzaileak dioenez:

Hasiera oso zaila jarri digute, agian ez dira arerio gogorrak izan baina bai argiak, argi dakite nola jolastu behar duten, guri ez zaizkigu gure jokaldiak atera eta ez gera gai izan aurrera eramateko. Oso galduta egon gera erasoan eta defentsan ez gera gai izan azken partiduetako planteamendua egiteko. Asko kostatzen zaigu saskiraketak igea naiz eta ondo planteatu erasoa, baina gaurkoa ez da batere ona izan, larriena amaieran bai ikusi degula argia baina oso berandu izan da. Hurrengo astean arerio berri bat eta garaipenaren bila aterako gera, GoOstadar!

Tiros Libres: 8/1                        Faltak: Antigua Luberri K.E. 15 / 13 Ostadar S.K.T -B-                 Emaitza: 34-35

Lehenengo Laurdena (1)   17-8     Bigarren Laurdena   (2)    11-8

Hirugarren Laurdena  (3)    4-6      Laugarren Laurdena (4)    3-12

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (7), Leire Ipiñia (2), Mirari Zorzano (0), Maitane Eizmendi (6) eta Angel Jacobs (9)

Irantzu Mendiluze (4), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (0), Karla Tejado (4), Paula Quiroga (2)

Aiora Villaron (Lesioa)

Hurrengo astean erronka berri bat daukagu Urretxuko taldearen aurka. Goierri Buen Bokado taldearen aurka, Urtarrilak 19 Igandea 09:30 Maialen Chourraut kiroldegia, Lasarte-Oria.