Bloga

Primera victoria, en la ¡Prorroga! Infantil Haundi Neskak (44-50)

4º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 16
PARTIZIPAZIOZKO KADETE NESKAK MANTEO KIROLDEGIA (DONOSTI)
LARUNBATA 09:15 BERA BERA GRUPO ELEKTRA – OSTADAR S.K.T HAUNDI

Denboraldiko hirugarren partidua infantil haundiko neskentzat, 4. jardunaldia. Partidua Larunbata Azaroak 16, goizeko 9:15tan jolastu zen Groseko Manteo kiroldegian. Arerioa Bera Bera taldea, errotazio murritz baino joko intentsitateko taldea.

Lehenengo minutuak pasa eta gero, Lasartekoak gai izan ziren markagailuan aurretik jartzeko. Donostiarrak kanpokoen antolatzaileei oztopo eginez Ostadar-ren atakea mozteko gai izan ziren, laurdenaren erdialderuntz partidua empatatzeko. Orduan, Ostadarrekoak, ondo zabalduz eta espazioa aprobetxatuz, mozketa azkarrekin defentsa erdibitu eta gai izan ziren laurdena abantailarekin amaitzeko (5-11).

Bigarren laurdenean, Lasartearrak lortutako puntu abantaila mantendu zuten, nahiz eta urduriago ibili bai atakean (jaurtiketa azkarregiekin eta sarrera prezipitatuekin) bai atsekaldean (kanpoko pibotaren defentsa gehiegi ateratzen zen, laguntza egiteko aukerak ezeztatuz; zuzendu eta gero, larriago pasa zuten Bera Berako sartzaileak). Laurden honetako punturik beltzena, Ostadarreko jokalari baten laugarren falta izan zen, intentsitate defentsiboari akats tekniko batzuk gehituta.

Deskantsoa eta gero, Lasartekoek beraien aldeko puntu diferentzia kontrolatzen saiatu ziren. Zortitxarrez, aurretiko laurden bat jokatua zutenen kansantzioari, berri sartu zirenen despistea lotu zitzaiola, defentsako intentsitatea asko jeitsi zuten Lasartekoak. Laurden hasierako kontrako 6 puntuko diferentzia segituan errekuperatzeko gai izan ziren Bera Berakoek, nahiz eta teorian nekatuagoak izan (errotazioan 8 ziren bakarrik); alboko sake azkarrak eta kontraerasoei esker 9-0ko partziala lortuz. Nahiz eta honelako puntu-jarioa jasan, Lasartekoen pibotaren defentsa laguntzei esker, laurdena ia enpataturik amaitzeko gai izan ziren (14-13).

Azkenengo laurdenean, irabazteko gai ikusteko urduritasunak (bai eta bertakoen presio defentsa) Lasartekoen atakea geldiaraztea lortu zuen. Defentsan ere, kanpokoek ezin izan zuten Bera-Berako jokalaririk onenaren sarrera eta mozketak gelditu, markagailuan parean jartzeko gai izanda Donostiarrek. Prorroga jolastera zihoazten bi taldeak, ondo jokaturiko sentsazioarekin, bakoitzak bere irabazpen partikularraren zaporea ahoan izanda: bertakoak lorturiko erremontadagatik, Lasartearrak talde moduan jokaturiko lehendabiziko partiduagatik.

Bost minutu extratan, irabazteko urduritasuna menperatzea lortu zuten Ostadarreko neskek. Erreboteen jabe izanda eta defentsa ondo irakurtzeari esker, kanastak lortuz joan ziren, arerioek faltaz kargatzen ziren bitartean (bi jokalari kanporatuak). Amaierako pitidua jo eta kanpokoen poztasun leherketak beraien entrenatzailea sustatuz.

Aitor Las entrenatzaileak dioenez:

Hasiak gara jolastu nahi dugun eran atakatzen (pasea eta mozketa… eta mozketa gehiago). Talde bezala atakatu eta defenditu dugu (laguntza ikaragarriekin) eta hori nabaritu da markagailuan (nahiz eta Bera Beraren erremintada, txalo bero bat merezi dute amore ez emateagatik). Aurrerantzean jarraituko dugu gure arteko eskuzabaltasuna areagotzen, taldekide guztiak inbolukratuz. Beraz… GoOstadar!

Tiro  Libreak:6/16               Faltak: 17 Ostadar SKT / 18 BeraBera                                            Emaitza: 44-50

Lehenengo Laurdena (1)  5-11  Bigarren Laurdena    (2)  5-7
Hirugarren Laurdena  (3) 14-13 Laugarren Laurdena (4) 15-8

Hasierako Bostekoa: Oihane Navarro (13), Nora Otaegi (6), Arritxu Marques (8), Nagore Loyarte (10) eta Irene Tejado (-)

Elena Evelinova (4), Nerea Paris (2), Inge Trantxe (1), Saioa Elola (-), Ane Garcia (-), Aitana Briz (-) eta Goiatz Aiestaran (6).

Hurrengo larunbatean, Azaroak 23an, partidua Atletiko SS-ren aurka izango dugu. Deskantsutik datorren taldearen aurka izango dute partidua Lasarte-Oria-ko neskek, 13.00tan Maialen Txourraut Kiroldegian.