Bloga

Partidu Ona, baina Galdu Prorrogan!!! (57-65) Senior 3º Prob Mutilak

1. FASEA 1º JARDUNALDIA 2020 / URRIA / 17
SENIOR 3º PROBINTZIALA MUTILAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 18:00 OSTADAR S.K.T – AZ CASA DE LA RIOJA

Aspaldiko partez Senior 3º Probintzialeko Mutilak partidua jolasteko aukera izan zuten. Denboraldi honetan ere Alde Zaharra taldea izan da lehenengoa, oraingo honetan Az Casa de la Rioja izenarekin aurkeztu ziren Maialen Chourraut kiroldegian arratsaldeko 18:00. Bi taldeak baja garrantzitsuekin jolastu zuten eta partidua jolastu zenean nabaria zen.

Lehenengo zatian bi taldeak indartsu atera ziren, jakinda leheengo partidua dela oso onuragarria ze garaipena lortzea. Ostadar S.K.T zailtasunak zituen barruan jolasten eta kanpoko jaurtiketekin ausartu zen, horretan gain 3ko marratik saskiratzeak sartzen zirela ikustean, jaurtitzen hasi ginen. Az Casa de la Rioja aldiz jokalari haundiak eta indartsuak zituen, sarrerak egiten etekin asko atera zuten eta baita ere poste barruko jokoan. Partidua ez zuen inork apurtu, talde bakoitza 3 4 puntu behera 3 4 puntu gora jartzen zen markagailuan, eta atsedenaldira markagailua berdinduta iritxi zen 27 eta 27.

Bigarren zatia Ostadar S.K.T arazoak eduki zituen erasoan, defentsa indartu zuen eta baita ere lapurketak egitea lortu zuen. 3ko marrako saskiraketak murriztu egin ziren, soilik 2 triple sartu zituzten eta lehenengo zatian 5. Az Casa de la Rioja jarri zuen zona 2-3 eta 3-2 ez ziren gai eroso jolasteko. Arerioak barruan zuten abantaiarekin jarraitzen zuten eta amaiera arte berdin jarraitu zuten. 9 segundu faltan bi tiro libretako 1 sartu zuen Ostadar S.K.T taldeak eta prorrogara joan zen partidua 54-54.

Prorrogan Az Casa de la Rioja izan zen partiduan agindu zuena eta 3-11ko partzial bati esker garaipena Donostiko taldeak lortu zuen. Amaierako emaitza 57-65, 8 behera Ostadar S.K.T.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Baja ugari eduki ditugu lehenengo partidua izateko. Sentsazio oso onak izan dira, arerio indartsua eduki dugu aurrean eta maila aldetik argi dakigu beste ainbeste horrelakoak izango dira. Baina taldearen erantzuna oso ona izan da, jokalari batzuk rol berriak hartu behar izan dituzte eta uste baino hobeto egokitu dira. Prorrogan ez gera gai izan saskiratzeko eta Alde Zaharra egin behar zuena egin du, sentsazio honekin atera nahi det partiduro, GoOstadar!

Tiros Libres: 22/13                                      Faltak: Ostadar S.K.T 19 / 16 Az Casa de la Rioja           Emaitza: 57-65

Lehenengo Laurdena (1)    8-10     Bigarren Laurdena    (2)  19-17

Hirugarren Laurdena  (3)    13-18    Laugarren Laurdena (4)  14-19

Prorroga (Extra) 3-11

Hasierako Bostekoa: David Blanco (10), Iñaki Lujambio (8), Aimar Lopez (14), Gorka Elizazu (10) eta Alberto de la Cal (5)

Ibai Izagirre (6), Harriet Prado (3), Xabito Fernandez (0) eta Beñat Elizegui (Ez du jolastu), Ander Intsausti (Lesioa), eta Javier Martinez (Lesioa)

Hurrengo bi asteetan ez dugu partidurik edukiko, nahiz eta epe luzean izan lagun arteko partiduren bat jolasteko aukera izango dugu, beraz zerbait asmatuko dugu.