Bloga

San Roken urteari agur esango diogu

Azken urtetan bezala, Ostadarreko mendizaleok Ttakunekin batera, abenduaren 31n, urteari agur esateko Buruntzako San Roke ermitan erromeria txiki bat egingo dugu. 10:00ak aldera hasi eta 12:00ak arte han izango gara. Beraz, anima zaitezte modu jatorrean urtea bukatzera. Gogoan izan txistorra, salda eta gainerakoak banatuko ditugula agortu arte.

Urte berri on guztioi!

IMG_20141231_103851 IMG_20141231_103712