Bloga

Saski Eskola Kuadr4ngularrean

Gutun honen bidez zuekin harremanetan jartzen gara, adierazteko bi aste bukaera barru, hau da, abenduaren 10 eta 11n, Selekzioen lehiaketa bat egongo dela. Lehiaketa Kuadrangular bat izango da: 4 taldeek parte hartuko dute eta guztira 6 partidu izango dira aste bukaera osoan. Informazioa xehetasun gehiagorekin gure web gunean aurki dezakezue (www.ostadarskt.eus) eta baita gure sare sozialetan ere (@OstadarSaski).

Gure asmoa Saskibaloi Eskolako jokalariekin pauso bat gehiago ematea da, eta lehiaketa honetan parte hartzea da. Partiduetan egongo diren deskantsuetan eta denbora hiletan gelditzean, gure jokalariak zelaian ikusi nahi ditugu saskibaloian jolasten.

Horretarako hiru txandetan banatu nahi ditugu:

*Lehenengo txanda (2005 + 2006) Larunbata 10, 10:00h – 13:30h.

*Bigarren Txanda (2007) Larunbata 10, 16:00h – 19:30h.

*Hirugarren Txanda (2008) Igandea 11, 10:00h – 13:300h.

Beti ordu laurden bat lehenago egotea eta Saski Eskolara eramaten duten arropa eramatea eskatuko dizuegu. Lehiaketa egunean gure laguntzaileak egongo dira, zaintza lanak egiten. Bere txanda barruan daudenean zelaiaren albo batean egon behar dute eta ez gradetan. Hurrengo asteazkenean Abenduaren 7an 19:30ean, saskibaloi ataleko arduradunak dituzuen zalantza guztiak argituko dizkizue.

                        3×3 Lehiaketari buruzko informazioa hurrengo astean emango dizuegu.