Bloga

Ikeragarrizko Remontada Azkeneko 5 Minututan, Senior 1º Prob Neskak (50-53)

1. FASEA 2º JARDUNALDIA 2021 / MARTXOA / 27
SENIOR 1º PROBINTZIALA NESKAK ARITZBATALDE KIROLDEGIA (ZARAUTZ)
IGANDEA 18:15 GRAFICAS JUARISTI ZKE – OSTADAR S.K.T

Bigarren txapelketa honetako bigarren partidua Senior Neskentzat eta bigarren garaipena. Igandean 18.15tan Zarautzen, ligako talde gogorrenetariko baten aurka. Urrian jolastu genuenean, puntu batengatik irabazi genuen tentsio handiko partiduan eta bagenekien oraingoan ere oso zaila izango zela.

Partidu hasieran hiruko jaurtiketa asko asmatu zituen Zarauzko taldeak eta hobeto hasi zuten partidua (10-4 lehenengo 5 minutuetan). Defentsan hobetuz, pixkanaka partiduan sartzen joan ginen, laurden amaieran 15-14.

Bigarren laurdenean oso ondo jokatu genuen. 12 jokalariko errotazio zabalak funtzionatu zuen eta 6 puntuko aldea lortu genuen. Hala ere, laurden amaiera gerturatu egin zitzaizkigun eta azken segundoko hiruko batekin berdintzea lortu zuten. Atsedenaldian 26-26 berdinketa.

Hirugarren laurdenean defentsak nagusitu ziren. Partidua asko gogortu zen eta kanastak lortzea asko kostatzen zen. Laurden amaieran 37-34 ginen atzetik.

Azken laurden hasiera Zast taldearena izan zen. Defentsa onak, kontraerasoak, kanasta bikainak… eta gu ezinean. 48-36, 12 puntuko aldea etxeko taldearentzat 5 minutu faltan. Partidua galduta geneukan, ia ezinezkoa. Hutsartea eta defentsa aldaketa bat egiten probatu genuen, 2-3 zonakako defentsa. Gure uztaila ixtea lortu genuen eta erasoan pixkanaka kanastak lortzen joan ginen. Uxue Anabitarteren bi kanasta, Itxasoren 2+1ekoa, Larraitzen kanasta bat, Haizearen TL-ak, Aneren urrutiko jaurtiketa, Itxasoren beste bat…. 0-14ko partziala 3 minutuan eta 48-50 aurretik. Zailena egin genuen, azken bi minutuetan partiduan ginen. Defentsan sendo aritu ginen eta TL-ei esker partidua irabaztea lortu genuen. Amaieran 50-53.

Partidu polita, tentsio handikoa eta amaiera ikaragarria. Galduta zegoen, azken minututan 2-17ko partziala lortzea oso zaila da, baina lortu genuen! Guk arriskatu eta egin beharreko guztia bikain egin genuen azken 5 minutuetan. Beste garaipen bat Lasartera! Orain 2 asteko atsedenaldia eta datorren partidua Apirilak 18an izango da 11.00etan Lasarten Goierriren aurka.

Partzialak: 15-14 / 11-12 / 11-8 / 13-19

Ane Alberdi 7, Itxaso Mercero 19, Marta Escudero 2, Elene Arruti 4, Uxue Anabitarte 6 –bostekoa- Haizea del Olmo 10, Larraitz Izagirre 4, June Eizmendi -, Maialen Sevilano -, Eneritz Buiza -, Marta Rojo 1, Claudia Perez-.