Bloga

Beste garaipen bat, Senior 1º Probintziala Neskak (62-48)

6º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 30
SENIOR 1º PROBINTZIALA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 16:00 OSTADAR S.K.T – TAKE

Ligako 6. Partidua Senior Neskentzat eta 5. garaipena. Larunbatean izan genuen partidua, 16.00tan Lasarteko gure kantxan. Take Tolosa taldea gurekin berdinduta zetorren partidura, lehen 5 partidetatik 4 irabazita.

Beroketa ona egin genuen eta partiduan ondo sartu ginen. Haien 1-3-1 defentsa irakurtzen hasi eta abantailak lortzen genituen. Errotazio berri bat probatu genuen lehen laurdenean eta ondo atera zen. Laurden amaieran 18-10.

Bigarren laurdenean puntu bat igo genuen defentsan. Erasoan bizi jokatzen hasi ginen, sistemek funtzionatzen zuten eta partiduan nagusi ginen, 30-16 15. minutuan eta sentsazio bikainak. Azken 4 minutuetan intentsitatea jaitxi genuen, tolosarrek jokatzen dakitela erakutsi zuten eta 2-11 partzialarekin, atsedenaldira 32-27 heldu ginen. Partiduan sartzen utzi genien.

Hirugarren laurden hasiera klabea izan zen. Nahiz eta lehen hiru erasoetan baloia galdu, defentsan gogor eutsi genuen. Pixkanaka asmatzen joan ginen erasoan eta 9-0ko partziala lortu genuen lehen 4 minutuetan. Asko landutako laurdena izan zen, 44-32.

Azken laurdenean defentsa eta intentsitatea igo zuten Tolosarrek. Talde gogorra direla erakutsi zuten eta amaierara arte borrokatzen jarraitu zuten. Guk markagailua alde geneukan, horrekin jokatzen jakin genuen eta amaiera arte nahiko kontrolatua izan genuen garaipena. Azken emaitza 62-48.

Urteko partidurik konpletoena izan da hau. Tolosarrek defentsa gogorra egiten dute, kontaktu maila asko igotzen dute eta haien intentsitate maila berdintzea eskatzen dizute partidua irabazteko. Lortu genuen. Erasoan jokoa beste egunetan baina “fluidoagoa” izan zen eta bigarren laurdeneko 5 minutu horiek kenduta partidu borobila jokatu genuen.

Datorren astean atsedenaldia daukagu. 15 egunetan Beasainen jokatuko dugu BKL taldearen aurka eta ondoren 3 aste gabonetan partidurik gabe. 5 astetan partidu 1 bakarrik izango dugu. Gabonetako atsedenaldira 6-1 balantzearekin iristea klabea izango da. Orain partidu hori prestatzeko garaia da!

Leire Belartieta 2, Ane Alberdi 9, Laura Gutierrez 6, , Laraitz Izagirre -, Uxue Anabitarte 9.

Alicia Jimenez 14, Itxaso Mercero 18, Eneritz Buiza 4, Marta Escudero -, Maialen Sevillano -, June Eizmendi -, Itsaso Ariztimuño -.

Partzialak: 18-10, 14-17, 12-5, 18-16