Bloga

Itzulera eta Garaipena, Senior 3º Prob Mutilak (83-62)

1. FASEA 1º JARDUNALDIA 2021 / MARTXOA/ 27
SENIOR 3º PROBINTZIALA MUTILAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 18:00 OSTADAR S.K.T – ANDRAITZ K.E.

Talde motsa aurkeztu zen kirondegian, guztira 8 jokalari (Horietako 3 lesionatuta) eta Junior taldeetik jokalari bat igo zuten. Andraitz K.E. taldea defentsa zona bat planteatu zuen hasieran, eta hasiera batean defentsa hori erasotzeko arazoak edukigenituen. Nahiz eta abantaia eduki zona barruan, ez geuden eroso eta erasoan akatsa asko egin genituen. Legazpiko taldea hiruko marratik zigortu zigun, lehenengo laurdean 4 triple sartzen.

Planteamendu motel bat ezarri zuten eta abantaia txiki bat eduki arren ez ginen gai izan markagailuan abantaia haundirik hartzeko, deskantsura 47-35, 12 puntu gora.

Andraitz K.E. planteamendua aldatu zuen eta banakako defentsarekin hasi ziren eta orduan bai izan ginen gure jokoa egiteko. Baina berriro ere hiruko marratik zorrotz ibili ziren eta hirugarren laurdena puntu bakar batengatil irabazi genuen.

Azkeneko laurdenean larri igaro genuen zeren Legazpiko mutilak 7 puntutara ipini ziren 16 puntuko aldea edukita. Azken momentuan defentsa sendotu eta erasoa gogortu genuen, eta behar genuen nortasuna eman zigun jolasteko. Azken momentuko saskiraketa batek 21 puntuko alderdia eman zigun. Amaieran Ostadar S.K.T 83-62 Andraitz K.E. garaipena Lasarten geratu zen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Arerioak zailtasunak eduki dituzte jolasteko, ea lesionatuak laister ondo jartzen diren eta partidu indartsu bat dugun. Denbora asko daramagu jolastu gabe eta asko kostatzen zaigu erabat partiduan sartzea eta dena ematea. Behin abantaia eduki dugunean, batez ere barneko jokuan ondo haritu gara. Baina partidua apurtzeko aukerak izan ditugu eta azkeneko laurdenean edozer gertatu ziteken. Jarrai dezagun hobetzen, talde honek merezi du eta. GoOstadar!

Tiros Libres: 16/8                                                      Faltak: Ostadar S.K.T 17 / 15 Andraitz K.E.                              Emaitza: 83-62

Lehenengo Laurdena (1)    18-14     Bigarren Laurdena    (2)  29-21

Hirugarren Laurdena  (3)    18-17     Laugarren Laurdena (4)  19-11

Hasierako Bostekoa: David Blanco (20), Iñaki Lujambio (11), Aimar Lopez (6), Alberto de la Cal (5) eta Javier Martinez (12)

Ibai Izagirre (4), Harriet Prado (7), Gorka Elizazu (7), Ander Intsausti (11), Xabito Fernandez (Ez du jolastu partidua) eta Beñat Elizegui (Lesioa),

Hurrengo ez dugu partidurik edukiko aste santuko gelduenearengatik. Hurrengo partidua Apirilak 10ean izango da arratsaldeko 16:00 Maialen Chourraut kiroldegian, arerioa Zarautz-ko Zarautz Zast ZKE.