Bloga

Zerbait gehiago merezi genuen, Senior 3º Probintziala Mutilak (52-53)

6º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 30
SENIOR 3º PROBINTZIALA MUTILAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 18:00 OSTADAR S.K.T – BKL SENIOR TERCERA

Saskibaloi partidua arratsalden, Lasarte-Oriako kiroldegian (Maialen Chourraut). Azkeneko denboraldian bide ertzean geratu gera BKL Senior Tercera, taldearen aurka. Baina denboraldi berriak erronka berriak, Beasaineko taldeari irabazteko gogoarekin zeuden Lasarte-Oriako mutilak.

Lehenengo laurdena Ostadar S.K.T taldeak zuen agintea, Beasaindarrak zona bat proposatu zuten eta lasartekoak gai ziren apurtzeko eta saskiratzeko. Bi minutu faltan 8 puntu gora zijoazten etxekoak, baina BKL Senior Tercera zona kendu eta banakako defentsa on bati esker, kontragolpean saskiratzen hasi zen eta 0-9ko partzial bati esker 2 minututan, aurretik jartzeko gai izan zen. 15-16 lehenengo laurdenaren amaieran.

Defentsa gogortu zuen bigarren laurdena BKL Senior Tercera taldeak eta hori bakarrik, kanasta azpiko situazioak bereganatzen hasi zen baita ere erasoan. Ostadar S.K.T galduta erasoan eta ez zuen hasiran bezela saskiratzen. Defentsa alde batera utzi zuten, eta falta gehiegi egin ziren, BKL Senior Tercera taldeak 12 TL jaurti zituen. Deskantsura 26-29, 3 puntu behera lasartearrak.

Bigarren zatiko lehenego laurdean, oreka bat egon zen hasieran, saskiraketa bat baldin bazegoen beste taldeak erantzuten zuen. Baina bapatean BKL Senior Tercera 8-0 partzial bat egin zuen, eta partiduko abantaiarik haundiena egin zuen, 10 puntu behera etxeko taldea. Ostadar S.K.T taldea saiatu zen amaieran murrizten, eta lortu zuten, 5 puntu behera. 38-43, 10 minuturen faltan.

Azken txanpa eta erabaki garrantsitsu bat hartu zuen Ostadar S.K.T taleak, presioa zelai osoan ezarri zuen, eta horri esker minutu 1 faltan berdinketa lortu zuten etxekoek. 58 segundu faltan bi tiro libre huts egin zituen Ostadar S.K.TBKL Senior Tercera erasoan hirukoa sartu zuten, eta 3 puntu gora jarri ziren. 20 segundu faltan bi tiro libre sartu zituzten etxekoek, puntu bat behera. Falta egin zuten, 11 segundu faltan eta lasartekoak ez zuten saiestu falta egiteko eta partidua hor amaitu zen. 52-53.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Oso ondo hasi degu partidua, baina oso errex galtzen degu abantaia. Gogorragoak izan behar degu defenditzen, defentsa ez da asten baloia beheran dagoenean baizik eta jokoan dagoenean. Amaieran buelta emateko gai izan gera, baina ez zaigu atera nahi genuen bezela. Talde indartsu bat eduki degu aurrean baina edozein gauza gertatu daiteke bueltan. Bi aste barru partidu pargabe daukagu lehenengoen kontra, GoOstadar!

Tiros Libres: 11/6                      Faltak: Ostadar SKT 15 / 9 BKL Senior Tercera                   Emaitza: 52-53

Lehenengo Laurdena (1)    17-5     Bigarren Laurdena    (2)  12-15

Hirugarren Laurdena  (3)    15-11    Laugarren Laurdena (4)  13-25

Hasierako Bostekoa: David Blanco (9), Iñaki Lujambio (7), Ion Baltasar (9), Asier Elola (8) eta Javier Martinez (11)

Gorka Elizazu (0), Aitzol Gomez de Segura (4), Ibai Izagirre (0), Ander Intsausti (2), Harriet Prado (-), Xabito Fernandez (2) eta Alberto de la Cal (0)

Ez konbokatuak: Beñat Elizegui (-), Manu Rísquez (-) eta Mikel Bermejo (-)

Hurrengo astean ez dago partidurik, deskantsatu indar berritu eta garaipensaren bila, Abenduaren 15ean Igandea, Interdemitente taldearen aurka izango da. Benta Berri kiroldegian, goizeko 12:00, Donosti.