Beste mailako partidu bat, Senior 3º Probintziala Mutilak (68-36)
7º JARDUNALDIA | 2019 / ABENDUA / 15 |
SENIOR 3º PROBINTZIALA MUTILAK | BENTA BERRI KIROLDEGIA (DONOSTI) |
IGANDEA 12:00 | INTER DE MITENTE – OSTADAR S.K.T |
Partidu zail baten aurrean geuden, Ostadar S.K.T taldeak Inter de Mitente taldearen aurka jolasten zuen Benta Berri zelaian. Donosti-ko taldea lehenengoa dijoa klasifikazioan, kalitateko talde bat, ondo jolasten dutenak, saskiraketa garbiak kanastaren azpitik, esku polita hiruko marratik eta edozein defentsa atakatzeko gai.
Lehenengo laurdena talde bakarra zegoela zelaian zirudien, Inter de Mitente taldea oso eroso zegoen zelaian eta argi zegoen zergaitik zijoan lehenengoak klasifikazioan. Defentsa aldatu zuten Ostadar S.K.T-ko mutilak baina gai ziren edozein situazio erasotzeko. 2 minutu faltan Lasarte-Oria-koak egin zuten lehenengo saskiraketa, laurdenaren amaieran 19-2, 17 puntu behera.
Bigarren laurdenean aldaketa batean beharrean zegoen taldea, horrela jarraitu ezkero ez ziren ezta 10 puntura iritxiko partidu amaieran. Helburua lortu zen Inter de Mitente taldeak ez zituen lehenengo laurdeneko puntu berdina sartu, baizik eta gutxiago eta Ostadar S.K.T 9 puntu sartzeko gai izan zen. Partiduak aldaketa txiki bat eduki zuen eta naiz eta diferentzia haundia izan, itxaropen txiki bat zegoen oraindik. 33-11, 22 puntu behera.
Hirugarren laurdena jolastu zen oberena izan zen, bapaean 5 minutu igaro zirenean 1-11ko partziala lortu zuen Ostadar S.K.T 12 puntura hurbidu ziren lasartekoak, itxaropen txiki hori hor zegoen. Baina Inter de Mitente taldea ez zuen hori gertatzerik nahi eta reakzioa jarri zuen zelaian. Laurdena irabazteko gai izan ziren, baina murriztu egin zen emaitza 14-17. 10 muntu faltan 47-28.
Azkeneko laurdena indar gabe geratu zuen Ostadar S.K.T taldea, arerioak oraindik beste martxa pare bat sartzeko gai zen, baina lasartekoak ezi zuten gehiago eta markagailuan argi ikusi zen. Inter de Mitente 21 puntu eta Ostadar S.K.T 8 puntu. Bukaerako emaitza 68-36 porrot berri bat taldearentzat.
Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:
Gaizki asi gera partidua, bagenekigun talde gogor baten aurka jolastera gingoazela baina intimidatuta atera gera eta ez gera gai izan ezerrez egiteko. Gero partidua orekatu da eta ahal izan degu gure jokoa egin. Berdin dio zein den arerioa argi eduki behar degu zeintzuk garen eta berdin diola noren aurka jolasten degu. Gabonen ondoren 2 partidu garrantzitsu datoz, ea geldi une honek honerako egiten digun.., GoOstadar!
Tiros Libres: 7/5 Faltak: Inter de Mitente 6 / 20 Ostadar SKT Emaitza: 68-36
Lehenengo Laurdena (1) 19-2 Bigarren Laurdena (2) 14-9
Hirugarren Laurdena (3) 14-17 Laugarren Laurdena (4) 21-8
Hasierako Bostekoa: David Blanco (2), Iñaki Lujambio (6), Ion Baltasar (1), Mikel Bermejo (8) eta Alberto de la Cal (7)
Manu Rísquez (0) Gorka Elizazu (4), Aitzol Gomez de Segura (6), Ibai Izagirre (0), Harriet Prado (2), Ander Intsausti (-) eta Javier Martinez (-)
Ez konbokatuak: Beñat Elizegui (-),Asier Elola (-) eta Xabito Fernandez (-)
Hurrengo astean ez dago partidurik, deskantsatu indar berritu eta gabon on batzuk gozatzeko premia daukagu, urte Berri On denoi.