Bloga

Senior Mutilen Lehenengo Fasea

2015/16 denboraldia Ostadar SKT Seniorrentzat modu zirraragarri batez hasi zen: aurreko denboraldiko talde berdinarekin jarraitzen genuelako eta bi jokalari berrirekin kontatzen genuelako. Horretaz gain, taldea entrenatzaile berri batekin osatu zen.

Aurreko denboraldiko taldeko errendimendua eta esperientziak kontutan hartuta, talde bat bezala lehiatu eta gure saskibaloia progresiboki hobetzea helburutzat hartu genuen. Hau lortuta, mailaz igotzeko fasera sartzeko aukerak areagotuko ziren.

Denboraldiko lehenengo partida gure lehenengo porrota izan zen eta honekin aurreko denboraldia markatu zuten akatsek errepikatzen ari ginela jabetu ginen. Taldearen aldaketa oso ona izan zen eta bigarren partida oso desberdina izan zen. Nahiz eta luzapenenan galdu, Ostadar SKT talde bat bezala lehiatu zen eta egindako lana errendimenduan islatu zen.

Lehenengo bi porroten ostean, atseden jardunaldira iritsi aurretik hiru garaipen jarraian lortu genituen. Bigarren porroteko eta hiru garaipenen jarrera eta sentsazioak onak izan ziren. Bi aste lehiatu gabe eta entrenamenduak intentsitatea galdu zuten; atseden jardunaldia eta gero, Oñatira joan eta partida horretan aurreko kurtsoko akats berberak egin genituen. Aurkariek argitasun eta intentsitate handiagoz jokatu zuten eta hirugarren porrotarekin itzuli ginen etxera.

Oñatiko porrotaren ondoren, beste bi partida galdu genuen: oso partida ona jolastu zuten Bosteko eta Añorgaren aurka. Ostadar SKT taldeak irudi ona eman zuen eta seriotasunez lehiatu zen, batez ere Bostekoren aurka, baina porrotak gehitzen zihoazen.

Lehenengo faseko azkeneko bi partida jokatu genituen, jakinda igotzeko fasean sartu ezinik geundela. Hala ere, Mutrikuren garaipena oso desiratsua izan zen eta oso ondo landuta, hiru aste jarraian generamatzan partidurik irabazi gabe. Lehenengo fasea Ordizia garaitzen bukatu genuen oso partida ona eginez, Ordiziakoek igotzeko fasean sartzeko postu bat lortzeko borrokan zeudelarik. Ostadar SKT taldeak bere bertsio hoberena erakutsi zuen 2015eko azken partidan, honekin 5 garaipen eta 5 porrotekin amaitu genuen eta oso sentsazio onekin 2016ko bigarren faseari begira.