Bloga

Senior Neskak 6. jardunaldia

Lehenengo faseko azken partidua jolastu zuten senior neskek larunbatean Altzako polikiroldegian Cafes Aitona Askatua A ren aurka. Lasarteko neskek dagoeneko urrengo fasean goiko multzoan sartzeko txartela eskuratuta zuten eta ez zuten ezer jokoan. Etxeko taldeak ere ez zuen ezer jokoan, ligilako parida guztiak galduta baitzituzten ordurarte, beraz, tramite partidu bat zen Altzako polikiroldegian jokatzen zena.

Partiduak ez zuen inungo sorpresarik izan eta nahiz eta lehenengo laurdena nahiko berdindua joan zen argi ikusten zen lasarteko taldea hobea zela eta hala erakutsi zuten partida 41-86 bukatuaz. Partiduak minutu gutxiago dituzten jokalariek jolastuaz konfidantza lortzeko balio izan zuen, denen lana beharko baitda urrengo fase honetan lan politt bat egiteko eta talde onen kontra partidak burrukatu ahal izateko.

Saskiratzeak: Leire (2), Yaiza(1), Paula(2), Susi(2), Haizea (16), Itxaso(25), Alicia(39)