Bloga

Senior nesken porrot garbia Bera Bera-ren kantxan (74-49)

Partidu gogorra senior neskek larunbat arratsaldean eduki genuena, ligako talde zailenetako baten aurka, urtero ligako lehen postuetan ibiltzen dena. Ligako talde gazteena izango gara eta ez gaude ohituta esperientzia honetako talde baten aurka jokatzera. Hasieratik gaizki ekin genion partiduari. Bera Berako taldea topera atera zen, defentsan zelai osoan  indartsu presionatzen eta erasoan bikain jolasten. Konturatu ginenerako, partiduko 5. Minutua zen, eta markagailua 19-4 gure kontra. Laurden amaierarako apur bat espabilatu genuen, baina markagailua 27-14koa zen. 27 puntu jaso genituen lehen laurdenean, onartezina liga honetarako, behintzat partiduak aurrera atera nahi baditugu.

Partiduari neurria hartzen joan ginen eta 2. Laurden hasieran partiduko gure momentu hoberenak izan genituen. Baloiak lapurtu genituen, Bera Berakoei kanastak sartzea zaildu genien eta erasoan asmatzen hasi ginen. Atsedenaldira heltzeko 3 minutu falta zirela, 6 puntura gerturatu ginen 32-26. Baina azken hiru minutu hauek ez ziren batere onak izan eta berrio apur bat alde egin zigun Bera Berako taldeak, 41-30 atsedenaldian.

Partidua nola hasi zen ikusita, atsedenaldira 11 puntu behetik heltzea ez zegon batere gaizki. 3. Laurdeneko 6. Minutura arte, partiduan mantentzea lortu genuen, markagailua 45-35ekoa baitzen oraindik ere. Ordura arte iraundu zigun gasolinak, hemendik amaieraraino partidutik kanpo egon baikinen. Bera Berako taldeak erraztasunez jokatu zuen eta 22-6ko partziala egin zigun 10 minutuan. 6 minutu egon ginen punturik sartu gabe, azken laurdeneko lehen 7 minutuan 2 puntu bakarrik lortuz. Partidua amaitzeko 3 minutu faltan, markagailua 67-41era pasa zen. Azken hiru minutuak hala nola jolastu ondoren, amaierara 74-49ko markagailuarekin heldu ginen. Talde gaztea gara, asko daukagu hobetzeko eta maila honetako taldeen aurka jolasten ikasi behar dugu. Horrez gain, markagailua dena delakoa ere, 40 minutuan partiduan egoten ikasi behar dugu, deskonexiorik gabe.

Datorren igandean 11.00etan Askatuak-en aurka jolastuko dugu Lasarten. Partidurik irabazi gabe dagoen taldea da, baina asteburuan Maratoia dago herrian eta ez dugu “ezusteko sustorik” nahi.

Jokalariak: Leire Belartieta 4, Yaiza Navarro 9, Itxaso Mercero 2, Paula Ugarte 2 eta Haizea Del Olmo 6 -bostekoa- Ohiane Lizaso 5, Aitane Martin 2, Paula Uli 4, Uxue Anabitarte 2, Alicia Jimenez 13 eta Susi Sanz-

Partzialak: 27-14, 14-16, 15-9, 18-10.