Bloga

Errendimenduko Kadeteen hirugarren garaipena.

Hirugarren garaipena Ostadarreko errendimenduko kadeteentzako Lasrte-Oriako Polikiroldegian. Ostadar SKT gogo askorekin atera egin zen partidura aurreko astean Azpeitiaren arukako porrot gogorraren ondorioz. Horrela. Ostadarreko neskak lehengo laurdena 4 puntutan utzi egin zuten Bera Berako Groseko taldea.

Partidua berdinduta mantendu zen atsedenerarte  geure erasoa nahiko traketsa zebilelako, beraz, egindako defensa gogorrak lehendabiziko abantailak eman zizkigun markagailuan. (17-12)

Atsedenaldiaren ondoren, geue defesntsa gogorraz gain erasoan kanpoko jaurtiketak sartu egin ziren, beraz honek eman zizkigun partiduan nahikoa abantaila lasaitasunez hartzeko azkeneko laurdena. Huexe bera da hobetzen jun behar garena, partidu osoan zehar saskiratze maila mantentzea.

Hirugarren laurdenari esker eta defesntsa gogorra mantenduz lortu genuen azkenengo laurdena aurrera ateratzea saskiratze gutxi izan arren. Bestetik, esan beharra dago partidua taldea hobetzen juteko eta veste partidu garrantzitsuetarako prestatzeko balio izan zigula, hurrengo astean daukaguna bezala GX EASO QUIROPRACTICO J.ALONSO taldearen aurka Bidebietako Polikiroldegian goizeko 10:00tan nun espero dugu taldea osorik izatea partidua borrokatzeko.

44 – Ostadar SKT (11+6+21+6):

28 – Bera bera Gros (4+8+7+9):