Bloga

Tourreko Porra dagoeneko tabernetan

Larunbatean, uztailaren 6ean, Tourra hasiko da eta horrekin batera gure Porra ere. Parte hartzeko behar dituzuen zerrendak eta boletoak dagoeneko ohiko tabernetan aurki ditzakezue: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Also, Antxeta (Usurbil) Artizar, Avenida, Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto de Encuentro, Sancho, Trumoi, Txema, Txoko, Udaberri, Yolanda. Larunbatean 21:00etan jasotzen hasiko gara.

Itzulia, Giro eta Tourreko boleto onenak 1300€ irabaziko ditu. Tourreko 1goak 360€ eta 2.ak 180€. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernak TXARTEL TXOKON bi pertsonentzako afari bat irabaziko du.

Gogoratu gure web gunean sailkapen guztiak ikus ditzakezuela.

Zorte on guztioi!