Bloga

TOURREKO PORRA PREST!

Tourreko porra gaurtik aurrera tabernetan aurkituko duzue eta jada, on-line egin dezakezue; bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 8€ izango da. On-line egitea erabakitzen baduzue, horretarako gure web gunean formulario bat izango duzue, bertan klik egin eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue. Boletoa bete ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue, erosketa bat egiten duzuenean bezala. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko. Sakatu  hemen http://www.ostadarskt.eus/online-boletoa/

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Insausti, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko Garagardotegia (kale nagusia), Txoko taberna (Jaizkibel plaza) eta Udaberri.

Bai boletoak egiteko, baita internetez egiteko ere, epea larunbatean, uztailaren 1ean, 13:00etan amaitzen da.

Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.

1.600€ Onenarentzat

Aurten ere, lau itzulien porra antolatu dugu. Badakizue, lau itzulietako boleto onenarentzat sari berezia dagoela, 1.600€; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak mantentzen ditugu: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko porrako zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du. Animatu sariak merezi du eta!

Kontutan hartzeko oharrak

Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 400€, 2.goarentzat 200€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.

Lauetatik onena” sariari dagokionez,

– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.600€

– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.200€

-Horietako bi ospatuko ez balira: 800€

– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.

Animatu parte hartzera!