Bloga

TXAPELKETAN MURGILDUTA

Gure boleiboleko senior neskak jada 4 partidu jokatu dituzte; horietatik, 3 irabazi dituzte. Orain arte, Fortuna A (1-3), Lizardi (3-0), Goierri Senior (3-0) eta Jubenilekin (3-0) lehiatu dira. Aste Santuko oporretatik bueltan, txapelketan lehenengo postua mantentzeko beste 4 partidu jokatu beharko dituzte (Kostkas, Aldapeta Maria, Hernani K.E. eta Fortuna B). Senior neskeei geratzen zaien lana ez da erraza izango, baina borrokatzen jarraituko dute helburuak betetzen joateko.

Hala eta guztiz ere, taldearen helburua, kirolaz disfrutzea eta hobetzen jarraitzea da.