Bloga

Urtea agurtzeko eguna Buruntzako San Roke ermitan

Kaixo lagunak, eguberri on!

Abenduan aurkitzen gara, gabonak badatoz, eta Ostadarreko mendizaleok azken urteotako ohiturarekin jarraituz Buruntzako San Roke ermitan txistorrada egingo dugu 10:00etatik 12:00etara. Urtea agurtzeko ospakizuna Urtzi Agirretxe trikitilariak girotuko du. Beraz, anima zaitezte modu jatorrean urtea bukatzera. Gogoan izan txistorra, salda eta gainerakoak banatuko ditugula agortu arte. Aupa Ostadar! Gora gu ta gutarrak! Eta urte berri on guztioi!

IMG_20141231_103851 IMG_20141231_103712