Bloga

Abenduaren 31n denok San Rokera!

Gogoratu, aurten ere, abenduaren 31n zita daukagula Buruntzako San Roke ermitan. Urteari agur esateko,  Ostadarreko mendi saileko lagunek hamaiketakoa eskainiko dute 10:00etatik aurrera bukatu arte, noski.

Goiza girotzeko, Peio eta Goiatzek trikia eta panderoa eraman dute urteren batean. Animatu bikote!

Buruntzan ikusten gara!!!