VUELTAKO PORRA PREST!
lau itzulietatik azken PORRA geratzen zaigu. Vueltako Porra ohiko tabernetan eta internetez egin ahal dezakezue.
Vuelta hastear da, abuztuaren 26ean, eta horrekin batera gure porra. Dagoeneko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak. On-line egitea erabakitzen baduzue, hemen klik egin eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue, ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko. Boletoaren prezioa 8€ izango da.
Tabernetako boletoak larunbatean, abuztuaren 26ean, 21:00etan jasoko ditugu eta internetez igandean 13:00ak arte egin ahal izango duzue.
Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.
Sariak
Badakizue, lau itzulietako boleto onenarentzat sari berezia dagoela, 1.600€; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Ikus sari berezirako sailkapena hemen. Gainontzeko sariak mantentzen ditugu: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko porrako zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du.
Tabernak
Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Futbol Txokoa, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Insausti, Iñaki, Izkiña, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto, Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko Garagardotegia (kale nagusia) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza).
Animatu parte hartzera!