Bloga

XIV.Ibilbide luzea egin dute asteburuan

Mendiko ataleko 13 lagunek aurreko larunbatean XIV.Ibilbide luzea burutu zuten. Tolosatik abiatu, Montesku, Ernio, Zelatun, Andazarrate, Zarate Benta, Ziortza, Andatza eta Lasarte-Orian amaitu zuten. Guztira 8 ordu, 30 km eta 1300 metroko desnibel positiboa.

Ez zen egun aproposena ibilbidea egiteko; euri zaparradak, behe lainoa eta haizea izan zuten ibilbide osoan zehar. Hala ere, aurtengo martxa nahiko “xamurra” izan denez, berehala indarrak berritu zituzten Beltza eta Txetxuk Intza elkartean prestatutako afari goxoari esker.

Eta jada, hurrengo urteko martxan pentsatzen.