Bloga

XXXIII. Ostadar Areto Txapelketan izen-emateko epea itxi da

Ostadar Futbol lehiaketan parte hartzeko izen-ematea behin bukatuta, 13 taldek hartuko dute parte.

Aurten BAR BUENETXEAk lehiaketan ez duela parte hartuko nabarmendu nahiko genuke. Azken urteetan zehar oso emaitza onak lortu dituen taldea izan da. Beren beteranotasunari eta experientziari esker beren jokua disfrutatzeko aukera eskaini digu jokatzen ikusi ditugun guztioi, beti Ikurrina irabazteko lehian egon baitira. Orain arte talde honetan ibilitako jokalariak txapelketan jarraituko dute, baina beste talde batzuetan. Ziur gaude talde hau datorren urteetan berriro gure artean ikusiko dugula beste jokalari sorta berriarekin, beti ere azken urteetan Areto Futbola eta txapelketa honi hainbeste lagundu dion BAR BUENETXEAren languntzarekin.

Baina txapelketak jarraitu behar du eta aurten web orri berria dugu lehiaketari buruzko informazio guztia kontsultatzeko. Aste honetan zehar argitaratzen joango gara informazioa.

Beste urte batez txapelketa izango dugu eta honekin jada XXXIII. edizioa izango da. Aurten inoiz baino gehiago, txapelketak iraganerako gainbegiratu bat egin nahi du, bere jatorrietara itzuliz.