Bloga

Zailtasuna Garaipena Lortzeko Errendimenduko Junior Neskak (37-41)

11. partidua errendimenduko juniorrentzat. Dinamika negatibo batean iristen ginen, 6 partidu jarraian galduta, baina aurrean Bera Berako taldea geneukan, joaneko partiduan garaipena lortu genuen 2 puntugatik. Bagenekien partidu berdindua izango zela eta detaileek erabakiko zutela.

Lehen laurdenean bi taldeek ez genuen lortu gure erritmoa jartzea, eta gainera kanasta erraz asko huts egin genituen… amaieran 9-9.

Bigarren laurdenak berdin jarritu zuen, bazirudien inorrek ez zuela irabazi nahi. Baloiak galdu eta galdu, kanastak huts egin bat bestearen jarraian… Urteko lehen zatirik txarrenetarikoa izan zitekeen, baina Bera Berako taldeak ere ez zuen asmatzen. Atsedenaldira 15-19.

Hirugarren laurdenari bikian ekin genion. Defentsa bikaina eta erasoa asmatzen hasi ginen. 12-0ko partziala lehen 6 minutuetan eta 27-19 markagailuan, 8 puntuko aldea, partiduan egon zen handiena. Hala ere, 3 minutuan pikutara bota genuen abantaila eta kanpotarrek 28-28 berdintzea lortu zuten. Hori gutxi balitz, azken segunduan balio behar ez zuen hiruko bat sartzea lortu zuten, epaileak baliozkotzat eman, eta 3 puntu atzetik heldu ginen azken laurdenera.

Azken minutura, 37-40 heltzea lortu genuen. Bi hiruko izan genituen partidua berdintzeko, Miriamek bat eta Larraitzek bestea… baina ez zuten sartu nahi izan. Zorte Txarra! Amaieran falta egin behar izan genuen eta 37-41 amaitu zen partida.

Datorren astean Askatuaken aurka jokatzen dugu, larunbatean 8tan Paco Yoldin. Joanekoak garaipena lortu genuen eta taldea gurekin berdinduta dago igako azken postuetan. Garaipena lortu behar dugu BAI ala BAI!

Partzialak: 9-9/6-10/13-12/9-10 TL: 4/15

Jokalariak: Aitane Martin 4

Miriam Marguello 5

Marta Escudero 5

Paloma Mecerreyes 2

Larraitz Izagirre 2

Leire Belartieta 3

June Eizmendi 6

Paula Ugarte 10

Maialen Sevillano –