Bloga

Zailtasunak bigarren garaipenean, 1º Probintzialeko Senior Neskak (53-63)

Ligako bigarren partidua Senior Neskentzat, larunbatean 18.00tan Mons-en. Lehen partidua etxetik kanpo Inter-en aurka. Inter taldea aldatu egin da aurreko urtetik, fitxaketa interesgarri batzuk egin ditu eta puntu bat gorago daude aurten. Gu, oraindik, talde batean bilakatzeko prozesuan gaude.

Barruko jokoan nagusitasuna geneukala argia zen, baina ez genuen gehiegi aprobetxatu. Kanpoko jaurtiketak bilatzen hasi ginen etengabe, joko indibiduala bilatzen, 1×1, 1×2, 1×3… Erasoan gehiegi forzatzen eta defentsan… zuloa. Ez genuen defenditzen, laguntzak ez ziren existitzen, kontraerasoak egiten zizkiguten behin eta berriz. Lehen bi laurdenak oso txarrak izan ziren gure partetik. Inter-ek ondo jokatu zuen, baina guk erreztasun guztiak eman genizkien. Atsedenaldian 31-27 atzetik eta eskerrak… Lehen zatian taldeko 12 jokalariak sartu ziren kantxara, baina benetan partiduan lehen zatian ez ginen egon.

Atsedenaldian hitz egin eta egoerari buelta ematen hasi ginen. Defenditzen hasi ginen, erasoan gure abantailak bilatzen, zentzu gehiagorekin jokatzen… Partiduan sartu ginen. 4-15eko partziala 8 minutuan eta buelta eman genion egoerari. Partidua hausteko momentua zen, baina berriro lehen zatiko akatsak errepikatzen hasi ginen eta Inter-ekoak partiduan sartu ziren. 2-4-5 puntuko aldeak izan genituen, beti aurretik, baina ez genuen lortzen markagailua handitzea.

Azken bi minutuak “zentzuz” jokatu genituen, tiro libreetan asmatu eta amaieran garaipena, 53-63. 10 puntuko aldea, baina markagailu hori ez da erreala. Asko kosta zitzaigun partidua ateratzea, sufritzen pasa genuen partidu osoa.

Aste honetan Atsedenaldia izango da, ez dago partidurik. Lehen bi partiduak irabaztea lortu dugu, baina asko falta zaigu oraindik. Pieza berri guztiak aportatzen hasi behar dira, talde bezala jokatzen hasi behar dugu, defentsan inteligenteagoak izan behar dugu… Lan asko aurretik!! Talde gaztea gara eta kalitatea daukagu, baina horrekin bakarrik ez digu balioko beste aurkari batzuekin. Hemendik bi astera Luberri-ren aurka jokatuko dugu, etxetik kanpo berriro ere (ziurrenik urteko partidurik zailena guretzat) eta gero Oiarso etorriko da Lasartera. Bi talde beterano eta haien jokoa zein den oso ondo dakitenak… Asko hobetu beharko dugu talde hauei irabazi nahi badiegu!!

Laura Gutierrez 10, Ane Alberdi 8, Alicia Jimenez 13, Itxaso Mercero 12, Larraitz Izagirre 2.

Leire Belartieta 8, Uxue Anabitarte 6, June Eizmendi -, Marta Escudero 2, Itsaso Ariztimuño -, Maialen Sevillano 2.

Partzialak: 17-16, 14-11, 13-19, 9-17.