Bloga

Beste denboraldi bat joan zaigu!

Urtero bezala denboraldi amaiera festa batekin ospatuko dugu, maiatzaren 31n, Oriarteko patioan.

DJMartikorenaren musikarekin zabalduko ditugu Oriarte patioko ateak, 11:00ak aldera. Denok elkartzen garenean jokalari/kirolari jatorrenen sari-banaketa egingo dugu eta jarraian Auzolan eta kirolari onenaren sariak banatuko ditugu, Felix Telleriak eta Aiora Belartietak jasoko dituzte.

Mila esker Tibu, denboraldiko irudiekin bideoa prestatu duzulako.

Mila esker Jagoba eta Hazas, zuen musika bideorako uzteagatik.

Mila esker, zuen denbora klub honi eskaintzen diozuen guztioi.

Mila esker kirol proiektu hau posible egiten duzuen guztioi!!