Bloga

Ges Aseguruak beste urte betez Ostadarreko babesle izango da

Ges Aseguruak aurten ere Gorengo Jubenil mailako taldeari babesa emango dio. Ges Aseguruak Ostadarreko bidai lagun dugu 2006/07 denboraldia ezkeroztik. Gesek eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da, gazteen taldeko babeslea izan arren, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen ari baitio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinesteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik.

Argazkian, Aitor Igarriz entrenatzailea, Aitor eta Kristina Arteaga Geseko ordezkariak,  eta Erik Rodriguez kapitaina izan dira.