Bloga

ITZULIAKO PORRA PREST!

Ostadarreko porra martxan da jada! Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an hasiko da eta horrekin batera gure porra. Gaurtik, apirilaren 1etik, aurrera porra egiteko aukera izango duzue, bai internetez, baita ohiko tabernetan ere. Adi! Boletoaren prezioa 10€ izango da eta sari handiagoak izango ditugu.

Sariak 

Lau itzulietako boleto onenak 1.800€ irabaziko ditu; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak handiagoak izango dira ere: porrako 1goak 600€ irabaziko ditu, 2.goak 600€ eta etapako 75€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko banatuko ditugu, 5 zozketaren bitartez eta bat azkena geratzen den boletoarentzat izango da. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du.

Tabernak

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Futbol Txokoa, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Iñaki, Izkiña, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto, Sancho, Txiriboga (Usurbil) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza). Aurten ere, Andatza tabernan egin ahal izango duzue.

Kontutan hartzeko oharrak

Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 600€, 2.goarentzat 300€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.

Etaparen bat neutralizatuko balitz, antolatzaileak argitaratuko lukeen zerrenda hartuko genuke eguneko puntuaketarako, nahiz eta txirrindulari horien artean lehiarik ez den egon.

“Lauetatik onena” sariari dagokionez,

– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.800€

– Horietako bat ospatuko ez balitz: 450€

– Horietako bi ospatuko ez balira: 900€

– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.

Animatu parte hartzera!