Bloga

V.mailako bi bia berri ireki dituzte Santa Barbaran

Beteranoek ohiko lanarekin jarraitzen dute eta V. mailako bi bide edo bia berri prestatu dituzte Santa Barbaran. Lehenengoa, “Maritximi”, “Artazkone” ren eskuinaldean dago, eta bigarrena, “Elgeta 1924”, “Oihana”-ren ezkerraldean, Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrenari omenaldi berezia egiten diona.

Bi bia berri hauek “Santa Bárbara Agerreburu” izeneko gidan daude, mendi honen benetako izena, Stig Larrañagak eta konpainiak argitaratua. Gida honen helburua Santa Barbaran etengabe egiten ari diren bietako hornikuntza gastuak estaltzeko dirua biltzea da, eta eskuragarri dago 5 €-ko prezioan. Interesa baduzu, Ostadarreko bulegoan galdetu.