Bloga

2019-2020 Aurre denboraldiaren lehenengo astea

Kadete neskak eta junior neskak izan dira lehenengoak aurre denboraldiari hasiera eman diotena. Lasarteko neskak Maialen Chourraut kiroldegian dabiltza beraien entrenamenduekin, udararen geldiunearen ondoren lan espezifikoa lantzen ari dira gure kirolariak.

Entrenamendu hauek aurrera eramateko, lan integratua egiten degu. Lan fisikoa ezinbestekoa da baina lan hori egiteko baloia erabiltzea gomendagarria, honen bestez egiten den lana onuragarriagoa izango da gure kirolarientzat. Argi daukagu guzti honen helburua gure neskek entrenamenduetan abiazteko abiadura eta erreakzioa garatzea dela.

Ariketek eboluzio bat eduki behar dute, ariketa errex batekin hasi eta bertan zailtasunak eta erronkak garatu. Erabiltzen degun materiala ezinbestekoa da konoak norabide eta erritmo aldaketak lantzeko eta uztailak oinen lan espezifikoa lantzeko. Baina lehentasun haundiena guztien gainetik lesioen prebentzioa da.

Laister lehenengo lagunen arteko partiduei buruz informatuko zaituztegu.

GoOstadar!