2019-2020ko Aurre-Denboraldiaren Hasiera
Urtero bezela aste nagusia amaitzen denean, Ostadar S.K.T-ko Saskibaloi atalak bere entrenamenduei hasiera emango dio Maialen Chourraut kiroldegian. Abuztuaren 19an, astelehena emango zaio hasiera, bi hilabete igaro dira denboraldia amaitu zenetik. Errendimenduko taldeak Irailaren 14-15eko aste bukaeran hasiko dira denboraldiarekin, beste kategoriak oraindik ez daude zehaztuak noiz izango duten hasiera.
Entrenamenduak:
- Errendimenduko Juniorrak, Partizipaziozko Juniorrak, Errendimenduko Kadeteak eta Partizipaziozko Kadeteak
Abuztuaren 19 20 22 eta 23
Astelehena 19 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30
Asteartea 20 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30
Osteguna 22 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30
Ostirala 23 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30
Abuztuaren 26 27 29 eta 30
Astelehena 26 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30
Asteartea 27 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30
Osteguna 29 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30
Ostirala 30 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30
- 1º Probinzialeko Senior Neskak eta 3º Probintzialeko Senior Mutilak
Irailean hasiko dira, neskak asteartea 21:15-22:15 eta mutilak astelehena 21:15-22:15.
- Infantil Haundi eta Infantil Txiki
Irailaren 2an astelehena, Teknifikazio saioien hasiera, arratsaldeko 16:00-17:30 Mitxelin zelaian. (Mitxelineko pista obretan dago beraz aldaketa bat egongo da, tokiz eta baita ordutegian, lehenbailen jakinaraziko dizuegu non eta noiz izango diren. Obrak amaitzen direnean ezarritako ordutegira eta tokian jarraituko dugu.)
Irailaren 4ean asteazkena 16:00-17:30 Maialen Chourraut kiroldegian.
- Errendimenduko Alebinak
Irailaren 4ean asteazkena, hasiko dira beraien saioekin arratsaldeko 19:00-20:00 Mitxelin zelaian. (Mitxelineko pista obretan dago beraz aldaketa bat egongo da, tokiz eta baita ordutegian, lehenbailen jakinaraziko dizuegu non eta noiz izango diren.)