Bloga

2019-2020ko Aurre-Denboraldiaren Hasiera

Urtero bezela aste nagusia amaitzen denean, Ostadar S.K.T-ko Saskibaloi atalak bere entrenamenduei hasiera emango dio Maialen Chourraut kiroldegian. Abuztuaren 19an, astelehena emango zaio hasiera, bi hilabete igaro dira denboraldia amaitu zenetik. Errendimenduko taldeak Irailaren 14-15eko aste bukaeran hasiko dira denboraldiarekin, beste kategoriak oraindik ez daude zehaztuak noiz izango duten hasiera.

Entrenamenduak:

  • Errendimenduko Juniorrak, Partizipaziozko Juniorrak, Errendimenduko Kadeteak eta Partizipaziozko Kadeteak

Abuztuaren 19 20 22 eta 23

Astelehena 19 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30

Asteartea    20 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30

Osteguna    22 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30

Ostirala       23 Kadeteak 09:30-11:00 eta Juniorrak 11:00-12:30

Abuztuaren 26 27 29 eta 30

Astelehena 26 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30

Asteartea    27 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30

Osteguna    29 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30

Ostirala       30 Kadeteak eta Juniorrak 16:00-17:30

  • 1º Probinzialeko Senior Neskak eta 3º Probintzialeko Senior Mutilak

Irailean hasiko dira, neskak asteartea 21:15-22:15 eta mutilak astelehena 21:15-22:15.

  • Infantil Haundi eta Infantil Txiki

Irailaren 2an astelehena, Teknifikazio saioien hasiera, arratsaldeko 16:00-17:30 Mitxelin zelaian. (Mitxelineko pista obretan dago beraz aldaketa bat egongo da, tokiz eta baita ordutegian, lehenbailen jakinaraziko dizuegu non eta noiz izango diren. Obrak amaitzen direnean ezarritako ordutegira eta tokian jarraituko dugu.)

Irailaren 4ean asteazkena 16:00-17:30 Maialen Chourraut kiroldegian.

  • Errendimenduko Alebinak

Irailaren 4ean asteazkena, hasiko dira beraien saioekin arratsaldeko 19:00-20:00 Mitxelin zelaian. (Mitxelineko pista obretan dago beraz aldaketa bat egongo da, tokiz eta baita ordutegian, lehenbailen jakinaraziko dizuegu non eta noiz izango diren.)