Bloga

Jornada 10. Goierri vs Ostadar. La falta de competición se nota.

Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak jokatu egin zuten urteko lehenengo norgehiagoka, Goierriko taldearen aurka Urretxuko polikiroldegian. Taldeak denbora gehiegi darama konpteziorik gabe eta hori honelako partidu berdintsuetan nabaritzen da, jokalariengan eta entrenatzaileengan ere. Partidua galdu egin genuen 51-46.

Partidua hasi bezain pronto ikusten zen gure neskak konpetizio erritmoa ez zutela. Hori defentsako jarrera bigunean nabaritzen zen errebote ugari galduz defentsan adibidez. Horren hasiera biguna izan arren buelta eman genion lenengo laurdenean bertan korrika eginez (13-14).

Bigarren laurdenean defentsa aldatu behar izan genuen  baina goierriko taldeak asmatu egin zuten hurrutiko jaurtiketetan, beti ere gure defentsako erreboteak ez genituelako burrukatzen eta horrek, haiei aukera gehiago ematea izan zen gure zigorra. Gure erasoetan behin da berriro gure jokaldia egiten genuen baina irakurketa ez oso honarekin (15-14).

Bigarren zatian Goierriko taldeak zonara pasatu ziren eta horrek asko kaltetu egin zigun gure eraso estatikoan. Beraz, gure saskiratzeak jaitsi egin ziren bigarren zati osoan zehar. Horren aurka, jokalariek badakite kontraerasoak eta korrika egin behar genuela baina baloi ugari galdu genituen korrika hasteko garaian pase oso arriskutsuak eginez (11-10).

Azkeneko laurdenean guk berdin genbilen erasoak kontraerasoak egin ezinez eta 5×5 aurkako erasoetan pazientziarik gabe jokatuz. Pazientzia erasoan izan zen irabazle partidu honetan, Goierriko taldeak izan zuena gure defentsaren aurka baloia mugituz eta guk izan ez genuena haie defentsaren aurka, azkeneko partziala 12-8 goierrirentzat.

Denbora geheigi egon gara kompetitu gabe eta hori honelako partiduetan ordaintzen da, beraz hurrengo fasean dauden partidu ugariei esker akats hauek konpotzeko aukera izango degula zihur nago.

Hurrengo partidua etxean Tolosako taldearen aurka, Urtarrilaren 15ean goizeko 9.30tan, atzeratutako partidua jokatuko da, aurreko astean Lasarteko Polikiroldegiko egoera kaskarrarengatik  bertan behera utzi behar izan genuelako.

5 Maria Zulaika                               1

6 Haizea Furundarena                     4

8 Uxue Ariztimuño                         7

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez

11 Maria Alberdi                            3

12 Uxue Anabitarte                      28

13 Garazi Otxandorena                 3