Bloga

Segunda derrota en el nuevo pabellon de Getaria para el 3º Provincial Masculino Senior (46-33)

Larunbat hontan partidu zaila bizi genuen Getarian senior mutilak. Bertako zelaia estrenatu genuen eta kantxa faktorea garrantzitsua izan zen bi ekipoentzat. Emaitza 46 – 33 izan zen.

Azaroak 17 larunbata, arratsaldeko zazpi terdietan jokatu genuen getariako kiroldegian.

Lehen laurdenean gogor atera ginen zelaira, baina ez genituen saskiratze errezak lortu. Defentsan intentsitate handia jarri zuten getariako jokalariak eta laurdeneko emaitza 8-8 izan zen. Oso berdintsu jokatu genuen laurden honetan.

Bigarren laurdena partidu osoko laurdenik txarrena izan zen. Bi saskiratze besterik ez genituen lortu, bost puntu guzira. Bestalde, Getariako jokalarien saskiratze gehienan, jaurtiketa libreen eraginez izan zen. Gogor sartzen ziren kanastara eta gure defentsa flojoaren eraginez, falta errezak ateratzen zituzten. Bigarren laurdena 10-5ko partziala izan zuen, 18-13 bukatuz.

Hirugarren laurdenean, zona 2-3n jarri ginen defenditzen eta nahiz eta hobeto defenditu, saskiratze gehiago lortu zituzten. Azkenean, jokalariak jaurtiketa zailak saskiratzen badituzte, ez dago zereginik. Laurdena 32-24 bulkatu zen.

Laugarren laurdena hirugarrenaren kalko bat izan zen. Getariako mutilak hobeak izan ziren partidu osoan zehar eta nahiz eta guk ondo jokatu, kalitatea handiagoa bada, partidua irabaztea errezagoa da. Azkenik partidua 46-33 bukatu zen.

Kantxa faktorea garrantzitsua izan zen bi ekipoentzat. Saskiratze gutxi izan genituen bi ekipoak. Ahala ere, sentsatzio onarekin atera ginen partidutik.

Hasierako bostekoa:

* Javier Martinez(4), Asier Elola(5), Iraitz Rodriguez(9), Iñaki Lujambio(15), Eneko Diaz(31)

Beste jokalariak:

* Gorka Elizazu(2), Intxausti, Ander(8), Xabier Fernandez(12), Aitzol Gomez de Segura(14), Alberto de la Cal(16).

Hurrengo partidua Oñatin jokatuko da Larunbatean arratsaldeko lautan (16:00)