Bloga

Festa giroan amaitu dugu denboraldia

Villa Mirentxuko trinketean 2017/18 denboraldiari agur esan genion festa batekin, larunbat goizean. Kirol atal desberdinetako kirolari, entrenatzaile eta lagunak elkartu ginen.

Gerturatu ziren jokalari gazteenak joku batzuekin aritu ziren ahal zuten moduan, trinketea txikia geratu bait zitzaigun. Ondoren, sari-banaketari ekin genion. Taldeetako jokalari jatorrenekin hasi ginen. Momentu hau oso politta izaten da, baina aurten bereziki oso momentu hunkigarriak bizi genituen: Auzolan Saria Andoni Iparragirrek jaso zuen herrigintzari eskaini, eskaintzen eta eskainiko dion denbora eta dedikazioa guztiengatik; mendiko atalak Juanito Egaña omendu zuen mendiko baloreen transmisioan egindako lanarengatik; Miren Xumeta Ipar Martxako taldearen alde egiten duen guztiarengatik saritu zuten bere talde- kideek eta amaitzeko, Joxe Belartieta eta Mari Olanori omenaldi xume bat egin genien Ostadarren urte pila lanean eman ondoren erretiroa hartzea erabaki dutelako.

Festa amaitzeko, Beltzak Errugbi taldeak hirugarren denbora prestatu zuen. Gerturatu ziren guztiek saltxitxa bokata eta edari bat hartzeko aukera izan zuten, inor ere ez zen ezer gabe geratu. Eskerrik asko Beltzak!

SASKIBALOIKO JATORRENAK

Marta Rojo (Infantil Haundi)

Erika Santano (Infantil Txikia)

Olatz Castro (Parte hartzeko kadetea)

Olatz Bardaji (Errendimenduko kadetea)

 

 

Leire Belartieta (Errendimenduko juniorra)

 

 

 

 

 

 

 

Itxaso Mercero (Seniorra)

Jon Baltasarrek Javi Martinezen (Seniorra) saria jaso zuen

FUTBOLEKO JATORRENAK

Eneko Cruz (Alebina)

Iker Perez (Alebina)

Xabier Martinez (Infantil txikia)

Aitor Aristegi (1go Infantila)

Xabier Calleja (1go Infantila)

Peru Iriondo (1go Infantila)

Naroa Ceca (Infantila)

Alex Urbano (1go Kadetea)

Ander Hazas (1go Kadetea)

Gorka Navarro (Ohorezko Kadetea)

Ibai Izagirre (1go Jubenila)

Ohorezko Jubenil taldean Ibon Garcia

Irati Fernandino (Erregionala)

Preferente taldean (Josu Villaron)

ERRUGBIKO SARITUAK 

Paula Vega (Espainiako selekzioarekin ari da eta datorren denboraldian seniorretara salto egingo du)

18 urte azpiko kategoriko taldea, Ligako Txapeldunak eta 7.Espainiako Txapelketan 

KIROL EGOKITUA ETA INKLUSIBOA

Ander Altuna

MENDIKO ATALA

Juanito Egañari, mendizaletasunaren baloreen transmisiorengatik

IPAR MARTXA

Miren Zumetari, taldeari eskainitako dedikazioarengatik

AUZOLAN SARIA

Andoni Iparragirre, herrigintzari txistu eta danbolina hotsa jartzeagatik

JOXE BELARTIETA

Joxe Belartietari Ostadarri eskainitako denbora guztia eskertu genion

ZORIONAK GUZTIOI!!!