Festa giroan amaitu dugu denboraldia
Villa Mirentxuko trinketean 2017/18 denboraldiari agur esan genion festa batekin, larunbat goizean. Kirol atal desberdinetako kirolari, entrenatzaile eta lagunak elkartu ginen.
Gerturatu ziren jokalari gazteenak joku batzuekin aritu ziren ahal zuten moduan, trinketea txikia geratu bait zitzaigun. Ondoren, sari-banaketari ekin genion. Taldeetako jokalari jatorrenekin hasi ginen. Momentu hau oso politta izaten da, baina aurten bereziki oso momentu hunkigarriak bizi genituen: Auzolan Saria Andoni Iparragirrek jaso zuen herrigintzari eskaini, eskaintzen eta eskainiko dion denbora eta dedikazioa guztiengatik; mendiko atalak Juanito Egaña omendu zuen mendiko baloreen transmisioan egindako lanarengatik; Miren Xumeta Ipar Martxako taldearen alde egiten duen guztiarengatik saritu zuten bere talde- kideek eta amaitzeko, Joxe Belartieta eta Mari Olanori omenaldi xume bat egin genien Ostadarren urte pila lanean eman ondoren erretiroa hartzea erabaki dutelako.
Festa amaitzeko, Beltzak Errugbi taldeak hirugarren denbora prestatu zuen. Gerturatu ziren guztiek saltxitxa bokata eta edari bat hartzeko aukera izan zuten, inor ere ez zen ezer gabe geratu. Eskerrik asko Beltzak!
SASKIBALOIKO JATORRENAK
FUTBOLEKO JATORRENAK
Ohorezko Jubenil taldean Ibon Garcia
Preferente taldean (Josu Villaron)
ERRUGBIKO SARITUAK
18 urte azpiko kategoriko taldea, Ligako Txapeldunak eta 7.Espainiako Txapelketan
KIROL EGOKITUA ETA INKLUSIBOA
MENDIKO ATALA
IPAR MARTXA
AUZOLAN SARIA
JOXE BELARTIETA
ZORIONAK GUZTIOI!!!