Bloga

GIROKO PORRA PREST!

Aurten ere, lau itzulietarako PORRA antolatuko dugu: Euskal Herriko Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta. Porra ohiko tabernetan eta internetez egin ahal izango duzue.

Giroa hastear da, maiatzaren 6ean, eta horrekin batera gure porra. Dagoeneko internetez egin dezakezue eta maiatzaren 2tik aurrera tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak; bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 8€ izango da. On-line egitea erabakitzen baduzue, hemen klik egin eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue, ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko.
Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.

Sariak

Badakizue, lau itzulietako boleto onenarentzat sari berezia dagoela, 1.600€; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak mantentzen ditugu: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko porrako zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du.

Tabernak

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Futbol Txokoa, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Insausti, Iñaki, Izkiña, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto, Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko Garagardotegia (kale nagusia) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza).

Kontutan hartzeko oharrak

Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 400€, 2.goarentzat 200€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.

“Lauetatik onena” sariari dagokionez,

– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.600€

– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.200€

-Horietako bi ospatuko ez balira: 800€

– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.

Animatu parte hartzera!