Bloga

Ipar martxako ikastaro bereziak minbizia dutenentzat

Iñurri taldea eta Ostadar ipar martxak elkar lanean minbizia duten edo igaro duten pertsonentzat martxoan ipar martxako dohako saioak eskainiko dituzte. Ipar martxako makilak erabiltzen ikastea eta eskua askatuz eta besaurreko giharrak uzkurtuz estutzeko eta erlaxatzeko teknika egokia erabiltzea oso positiboa da pertsona ororentzat, are gehiago linfedema duten pazienteentzat.

Ipar martxa tratamendu gixa
Ibiltzea oso ariketa onuragarria da bularreko minbiziaren ondorioz linfedema bat garatzen duten emakumeentzat; eta askoz ere eraginkorragoa eta aktiboagoa da ipar martxa praktikatzen bada. Ipar martxak  onura berezi hauek eskaintzen ditu:
– Makilak erabiltzeak egonkortasuna ematen duenez, ibiltzeko makila behar duten pertsonek errazago eta erortzeko beldur gutxiago dute.

– Makilak erabiliz sorbaldako artikulazioko tentsioa murrizten da.

– Giharren aktibazioa eragiten du.

– Besaurreko muskuluak kontrakzio-erlaxazioa ekintzaren eraginez, linfa besotik ateratzen laguntzen du.

– Ipar martxako mugimenduek zirujiak edo/eta erradiazioak eragindako orbainen ondorioz larruazalaren elastikotasuna berreskuratzen laguntzen dute.

Ipar martxak onura asko ditu minbizia prozesua bizitzen ari direnengan, bai fisikoak, baita psikologikoak ere.

Izena ematen duzuenokin batera ikastaro egunak zehaztuko ditugu. Interesa duenak ondorengo telefono zenbakietan izena eman dezake:

Iñurri: 658 525 058

Ostadar: 943 360433