Bloga

ESPAINIAKO TXAPELKETA – EUSKADI TXAPELKETA

Joan den asteburuan, kategoria absolutuko Espainiako Txapelketa ospatu zen Ourensen. Naroa Furundarena 9. geratu zen luzera-jauzian eta 6. jauzi hirukoitzean ( 12,47 m). Aupa Naroa!!!

Euskadiko Kategoria Txikietako Txapelketan ere ordezkaritza izan genuen. Klubeko atletek emaitza onak lortu zuten.

Aitor Eizaguirre (16 urtez azpikoa): 2. pisuan

Oinatz Almagro (16 urtez azpikoak): 3. jauzi hirukoitzean

Aiala Ramos (16 urtez azpikoak): 3. pisuan

Alex Alkain (18 urtez azpikoak): 8. 60 m-tan. Azkenean deskalifikatu egin zuten, irteera baliogabea zelako

Hauek ere parte hartu zuten: Nahia Surutusa, Eneko Andonegi, Iraia Alkorta, Unax Riezu eta Nora Manzanal. Aupa taldea!!!