Bloga

Partidu Ikusgarria, Junior Partizipazioa Neskak (58-25)

7º JARDUNALDIA 2019 / ABENDUA / 14
JUNIOR PARTIZIPAZIOA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 18:00 OSTADAR S.K.T -B- – ORDIZIA K.E.

Denboraldiko 7. partidua junior neskentzat eta 3. garaipena. Erdi taulan sailkatzea lortu zuten Lasarteko neskak garaipen garrantzitsu honekin. Larunbatean, arratsaldeko 18:00tan jokatu zen partida Maialen Chourraut kiroldegian Ordizia K.E. ren aurka.

Irabazteko gogoz atera ziren Ostadarreko neskak, kanastaruntz mozketak aprobetxatuz eta erasoko sistema ondo eginez, saskiratze errezak lortu zituzten laurden osoan zehar. 17-6 lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena, aurrekoaren antzekoa izan zen. Gogotsu haritu ziren Junior partizipazioko neskak, ikaragarrizko defentsa eginez, ez genuen paserik onartzen zonaren inguruan. Lapurketa asko eginez, kontraerasoan atera eta paseka, jokaldi politak egin ziren. Laurdena 35-9 bukatu zen, 18-4ko partzialarekin.

Hirugarren laurdena izan zen partiduko laurdenik berdintsuena. Ordiziako neskak ez zuten saiatzeari utzi eta defentsan hobe haritu ziren laurden honetan. Kosta zitzaigun eroso atakatzea. Laurdena ahala ere, irabazi zuten Ostadarko neskak 9-5ko partzialarekin. Emaitza 44-16 hirugarren laurden honetan.

Azken laurdena, jokalariak azkar rotatzen hasi ginen. Hasieran kaos txiki bat bizi genuen baina aurrera ateratzea lortu genuen. Partidua 58-25ko emaitzarekin bukatu zen.

Urteko partidurik konpleto eta ikusgarria izan zen. Sistema hobeto egiten hasi ginen eta defenditzen gogotsu ibili ginen. Ordurarte, Junior Partizipazioko partidurik politena bizi izan genuen kiroldegian Larunbat honetan eta berriz ere horrelako partiduak jokatzea gustatuko litzaiguke ekipoko guztiei.

Hurrengo jaurdunaldia, urtarrilaren 10 ostirala jokatuko da gabonetako paroia delarik arratsaldeko 20:15tan Lezoko Kurkubi taldearen aurka. Espero dugu gabonetako paroiak gure jokoari min asko ez egitea.

Hasierako bostekoa: Nahia Carrillo (6), Aroa Marin (9), Olatz Castro (10), Paula Cebria (14), Julene Hernandez(15)

Maddi Rudi (7), Aroa Marin (9), Stefany Jacobs (11),Irantzun Agirre(12), Andrea Maiza(13), Sofía Romero (16).