Tenis eskola

NOR GAREN?

Ostadar Tenis Eskola gara. 1995ean hasi ginen lehen raketazoak jotzen.

NON GAUDEN?

Lasarte-Oriako Mitxelingo kiroldegian entrenatzen dugu pista estalian.

ARDURADUNA NOR DEN?

Iñaki Altuna Ibarguren da eskolako arduraduna. Gorputz hezkuntzako irakaslea eta beste ikastaroen artean R.E.F.T-ak esleitutako Monitor Nacional titulua duena.

NOLA FUNTZIONATZEN DUGUN?

  • Euskararen erabilera bultzatzen dugu.
  • Tenisaren sekretuak modu dibertigarrian erakusten ditugu.
  • Zure adina eta tenis mailari dagokion taldea eskaintzen dizugu.
  • Eskolaren antolaketak edukien ikasketa mailakatua

ahalbideratzen du.

  • Egutegia:

Entrenamenduak: iraila/ekaina

Txapelketa: maiatza/ekaina (entrenamenduetan)

Oporrak: Gabonak eta Aste Santua

– Jaiak:                 Olentzero jaia

Tenis jaia

– Hilabeteko kuota: Hilabete bukaeran ordaintzen da.

ORDUTEGIA ZEIN DEN?

POTTOKIAK (7/8 urte): astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30era

HASTAPENA (9/10/11 urte): astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30era

HOBEKUNTZA (12/13/14 urte): astelehen eta asteazkenetan 18:30etatik 19:30era

KONPETIZIOA (15/16/17/18 urte):

HELBURUAK ZEINTZUK DIREN?

  • Tenisa pertsonarentzat kirol jarduera aberasgarria bilakatu, bai kirol arloan, hezkuntza mailan, maila fisikoan eta aisialdirako ere.
  • Irakasle eta ikasleen artean, eguneroko hartu-emanetan, euskara bultzatu.
  • Ikasleak era atsegin eta dibertigarrian tenis munduan sartu.
  • Ikasleek kirolaren arlo garrantzitsuenak (arautegia, teknika eta taktika) menperatzeko pausoak emanez, tenisean gozatu.
  • Giza arauak errespetatuz, talde giroa aproposa sartu.
  • Lagun berriak egin eta sortzen diren adiskidetasunak aberastu.
  • Bakoitzaren mugak non dauden ezagutu eta besteen eskubideak errespetatu.
  • Garbitasun arauen garrantziaz jabetu.
  • Norbere burua kontrolatzen ikasi.
  • Koordinazio orokorra eta koordinazio ikus-motriza garatu.
  • Ikaslea, garaipenak zein porrotak kiroltasunez onartzeko prestatu.

 

GALDERA GEHIAGO?

Iñaki Altuna Telf: 647-100-853