Lauki luzea erdi erditik
sareak erdibitua.
Marra zuzenez osaturiko
zelai simetrikua.
Munduan zehar ospetsua den
kirol bedeinkatua.
Aurrez aurre aurkakua.
Raketa beharrezkua. (bis)
Pelotatxoa sartu ala ez
horretan datza jokua,
tenisa dela konturatzeko
ez al da nahikua? (bis)
To, to, to, ap… plok!, sake bortitza
txo, perfekzioz apaina.
Ez dakit nola, posible al da
bueltatu du alajaina!
Pelota gora harrotua dit
ikuturik zeru gaina.
Nere esmatxa bikaina.
Ozta erantzun du, baina. (bis)
Pikardiazko dejadatxoak
zimurtu dio bekaina,
korrika honuntz, ziztu bizian
pelotak haruntz engaina (bis)
Ezaugarriak azaltzekotan
giro polita dagoela.
Harremanetan alaitasuna
ezin ukatu inola.
Ama euskara erabiltzea
erabat zaigu axola.
Eta erakutsi nola!
Hola, holaxe, ta hola. (bis)
Ahalegina eta ondo pasa
sakoneko parabola.
Azken puntuan gure izena
Ostadar Tenis Eskola.