AURTEN LAUAK BAIETZ!
Aurten ere Itzulia, Giro, Tour eta Vueltarako porra antolatuko dugu. Lauetan parte hartuz gero, gogoratu beti izen berdinarekin jokatzeaz, sari berezia baitago boleto onenarentzat, 1.800€. Porra ohiko tabernetan eta internetez egin ahal izango duzue apirilaren 1etik aurrera.
Aurten ere, lau itzulien porra antolatuko ditugu. Aldaketa bat dago aurtengoan, boletoaren prezioa 10€ dira eta sari guztiak handitu egin dira. Lau itzulietako boleto onenak 1.800€ irabaziko ditu; baina, gogoratu saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa dela lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak ere handiagoak izango dira: porrako 1goak 600€ irabaziko ditu, 2.goak 300€ eta etapako 75€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko porrako zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du. Animatu sariak merezi du eta!
Nola parte hartu
Porran parte hartzeko bi aukera dituzue: tabernetan boletoa beteaz edo gure web gunetik; bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 10€ izango da. On-line egitea erabakitzen baduzue, horretarako gure web gunean formulario bat izango duzue, bertan klik egin eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue. Boletoa bete ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue, erosketa bat egiten duzuenean bezala. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko.
Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Aitzaga (Usurbil), Futbol Txokoa, Artizar, Avenida, Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Sancho, Txiriboga (Usurbil) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza). Aurten Andatza tabernan ere egin ahal izango duzue.
Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.
Kontutan hartzeko oharrak
Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 600€, 2.goarentzat 300€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.
“Lauetatik onena” sariari dagokionez,
– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.800€
– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.350€
-Horietako bi ospatuko ez balira: 900€
– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.
Animatu parte hartzera!