Bloga

Emaitza hobetzen, naiz eta ez irabazi, Infantil Haundi Neskak (25-60)

5º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 23
INFANTIL HAUNDI NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 13:00 OSTADAR S.K.T –  EKINTZA ATCOSS GBC

Denboraldiko laugarren partidua infantil haundiko neskentzat, 5. jardunaldia. Partidua Larunbata Azaroak 23, 13.00tan jolastu zen Lasarteko kiroldegian. Arerioa GBC Atletico Sn Sn taldea, intentsitate eta abiadura izugarrizko taldea.

Lehenengo minutuetan kanpokoen presiotik ateratzeko gai izan ziren Lasartearrak, ia kontraerasoak ziruditen atakeekin. Ostdaarrekoek astean landutako presioaren aurkako jokaldiei esker markagailua mantendu eta aurretik jartzea lortu zuten lehenengo laurdenaren hasierako erdialderantz, mozketa onekin. Halere, Atleticoko jokalarien kontraerasoari aurre egin ahal ezinik eta errebotea ixteko arazoekin, kanpokoek aurrea hartu eta mantendu zuten bigarren bost minutuetan.

Bigarrengoan, Ostadarrekoak jarraitu zuten kanpokoen presiotik ateratzen saiatzen, gero eta zailago jartzen zitzaiela atake estatikoa hasi eta burutzeko (laurden osoan jokoan kanasta bat ere lortu ezinik). Arerioen "trap" defentsa (2 baten kontra) atragantatu zitzaiela, defentsan ere ez ziren gai izan Donostiarren eskuz-esku pase eta sarrerak mozteko (laurdena 2-13 amaituz).

Deskantsoaren ondoren, kanpokoak Ostadarrekoen akatsak aprobetxatu eta partiduaren anotazio haundiena lortu zuten (22 puntu). Defentsa intentsitatea igo, Lasartekoak jeisten zuten bitartean eta bertakoek indibidualki jolasteari abantaila erraza hartu zioten, burua altxatzen ez zutenari biko defentsa ezarriz (bai eta baloia lapurtuz edota pase txarra ematera behartuz). Ostadarrekoak laurden honetan lortutako puntu gehienak, jokalari batek, bakarrik, aurreko ia bost arerioen erditik pasa eta sarrera lortuz izan ziren (izugarrizko bakarkako merituarekin, baina taldeko jokorik gabekoa). Defentsan ere ahul ibili ziren bertakoak, parea markatu gabe eta defentsa laguntzen eskuetan utziz (batzuetan intimidazioa lortuz, besteetan falta eginik).

Azkenengo laurdenenan, partiduaren tonika mantendu zen, Ostadarrekoen urduritasunarekin, kanpokoen presioari esker. Defentsa intentsitatea igo zuten Lasartearrak (laurden honetan gutxiengo puntuak lortu zuten kanpokoak) laguntzak hobetuz,  kanpoan zeudeten jokalarien akatsak zuzenduz uztailaren azpian (laurden honetan hasi ziren bertakoak errebotea ixten). Atakeko mozketa eta sarrerei esker, kanpokoen abantaila kontrolatzeko gai izan ziren Ostadarrekoak, akta ixtearen fantasma uxatuz (Atleticokoen lehen partidua 50 puntuko diferentzia lortu gabe izanda).

Aitor Las entrenatzaileak dioenez:

Partidu oso zaila genuen aurrean, eta horren aurka prestatu garela nabaritu da kantxan. Partidu osoan jasotako presioa nabaritu da asko, batez ere atakea antolatzerakoan. Halere, pozik egoteko moduko irteera izan dugu presioaren aurrean, nahiz eta gero ideiarik gabe geratu atakean. Defentsa gehiago landu beharko dugu, bai honelako, bai gure pareko taldeei aurre egiteko. Beraz…GoOstadar!

Tiro Libreak: 3/10                             Faltak: 10 Ostadar SKT / 15 Ekintza Atcoss GBC                      Emaitza: 25-60

Lehenengo Laurdena (1) 9-13 Bigarren Laurdena   (2) 2-13
Hirugarren Laurdena  (3) 6-22 Laugarren Laurdena (4) 8-12
<br>
Hasierako Bostekoa: Goiatz Aiestaran (8), Nora Otaegi (-), Arritxu Marques (6), Nagore Loyarte (7) eta Elena Evelinova (2)

Oihane Navarro (1), Irene Tejado (1), Nerea Paris (-), Inge Trantxe (-), Saioa Elola (-), Ane Garcia (-) eta Aitana Briz

Hurrengo larunbatean, Azaroak 30an, partidua Zast La Salle-ren aurka izango dugu. Deskantsutik datorren taldearen aurka izango dute partidua Lasarte-Oria-ko neskek, 9.30tan Zarautzeko La Salle Ikastetxean.