Inicio » Eskolarrak

Calendario anual

Atletismoa - Eskolarrak

KIROL PLANGINTZA

  • Benjaminak (8-9 urte): jolasaren bitartez atletismoa ezagutzea eta proba bakoitzaren araudi espezifikoa ikasi.
  • Alebinak (10-11 urte): modalitate ezberdinen hastapena eta ikaskuntza. Taldekako lehiaketa eta atleten parte-hartzea bultzatzea proba guztietan (krosa barne).
  • Infantilak (12-13 urte): proben teknikaren ikaskuntza espezializatuagoa. Atletek gaitasun gehien dituzten probetara bideratzen ditugu.

Azken bi eskola kategoria horietan taldekako parte-hartzea bilatuko da.

 

METODOLOGIA

  • 1go urteko benjamin eta alebinak: Atletismoko elementuak dituzten jolasak eta eskolako lehiaketetan parte hartzeko ezagutza teknikoen oinarrizko ikaskuntza.
  • 2. urteko alebinak eta 1go urteko infantilak: Atletismoa osatzen duten alderdi tekniko guztien metodologia orokorra. Erregelamenduaren oinarrizko ezagutza.
  • 2. urteko infantilak: Indarra lantzen hasten da (karga gehigarririk gabe, gorputz-pisuarekin bakarrik) eta teknika modu analitikoagoan lantzen da.

Helburu nagusia koordinazio eta psikomotrizitate lana izanen da, egoera fisikoaren edo ikasketa teknikoaren gainetik.